|
Bolondresen Euskal Kontseiluaren osaketa
BEK, Euskal Administrazio Publiko eta Bolondresen Erakundeen artean proportzionalki osaturiko entea dugu.
Alderdi instituzionala Eusko Jaurlaritzako sei ordezkari, probintzia bakoitzeko Foru Aldundietako hiru ordezkari eta Eudel-ek izendaturiko udalerrien beste hiru ordezkariz egongo da osatua.
Gizarte arloa Bolondresen erroldan izena emanda duten erakundeetako hamahiru ordezkariz dago osatua. eta aurretik euren interesa agertu zutenetatik aukeratuko dira, dagokien hautagaitza aurkeztuz.
Bolondresen Erakundeek hautagaitzak aurkeztu dituzte eta ordezkapen postuak erakunde hauei esleitzen zaizkie, ondoren, hauek izango direlarik kontseilu honetan ordezkatuko dituzten pertsona aukeratuko dutenak. Hiru urtez luzatzen den agintaldia izango dute behin bakarrik delarik berriztagarria.
Arlo sozialean aukeraketa prozesua bukatu ondoren, gogo honez jakinarazten dizuegu Gueske gure elkarteak, datorren hiru urteetan ordezkapena izango duela, Bolondresen Euskal Kontseiluan postu bat lortu baitu.
Zergatik aurkezten dugu gure hautagaitza?
Esperientzi Eskolak nahiz Gueske elkarteak bilatzen duten helburuetako bat, eskolatik pasatzen den orori , euren eremu sozialean positiboki eragitea ahalbidetuko dieten heziketa eta ikasketa eskuraraztea da.
Prestakuntza honi esker ikasle ohiek proiektu sozial eta kulturalak garatzen dituzte, honekin erretiratuen kolektibo zabalaren barnean lan egiteko gogoa duten eta gizarteari euren ekarpena egitea desio dutenak asko direla frogatuz.
Egitekoz beteriko etorkizunak itxaroten digula pentsatzen dugu, izan ere demografikoki biztanleriaren baitan paper garrantzitsua izango duen kolektiboa baikara. Poztasunez ari gara egiaztatzen euren jarduera profesionala amaitua duten pertsona helduek gizartean rol berri bat izatea defendatzen duten mugimenduak indartzen ari direla.
Biztanleria aktiboaren inguruan gizarteak dituen etiketa eta estereotipoak gainditzea ez da lan erraza izango baina ezta ezinezkoa ere. Bolondresen Euskal Kontseiluko gure postutik, gure esfortzua botere publikoetatik gure lanaren aintzat hartzea, pertsona helduen partehartze eskubidea eta gizarteari orokorrean eskaini dakizkioken onuren zabalpena lortzean fokatuko dugu.
|