| Aukeraketa prozesuaren amaiera
Aukeraketa prozesua
Bolondresen Euskal Kontseiluaren arlo soziala ordezkatuko duten hamahiru erakundeen aukeraketarekin arlo honi dagokion aukeraketa prozesuari amaiera eman zitzaion. Aukeraketa hau Gasteizko Gran Hotel Lakuan lekutu zen otsailaren 29an.
Aurkeztu ginen erakunde oro geunden prozesu honetara gonbidatuak, Bolondres Erakundeen Errolda Orokorrean izena emanda zeuden gainontzekoak bezalaxe.
Prozesua urtarrilean hasi zen Etxebizitza eta Gizarte Gaien Sailetik hastekoa zen prozesuaren informazio zehatza jaso genuenean.
Gueskeko Zuzendaritzak prozesu honetan parte hartzea komenigarria zela ulertu zuen, Kontseilu honetan postu bat lortzeko gure hautagaitza aurkeztuz. |
|