|
|
 |
Ikasturte amaiera bisita
|
 |
|
Esperientzia Eskolako ikasturtearen amaierarekin bat eginez, GUESKEk (Goierri Urola Garaiko Esperientzia Eskolako ikasle ohiak), ere ekintza programa amaitu du, urte guztian garatu dutena. Amaiera paregabea izan dadin irteera interesgarri bat antolatu nahi da Arabako lurraldeetara, datorren Ekainaren 5ean. Lehenik, Santa Maria katedrala bisitatuko da Gasteizen eta ondoren Errioxara abiatuko gara Samaniegora, bertan, upeltegia ikusi ondoren bazkari tipiko batetaz gozatuko dugu.
|
|
|
 |
 |
|
|