|
Datorren Abenduaren 20an gure formazio planarekin aurrera jarraituz eta baita honek suposatzen duen garapen pertsonalarekin, Esperientzia eskolako ikasle ohien elkartea osatzen dugun guztiok, aukera izango dugu momentuko artxiborik hoberenetako bat ikusteko , Lazkaoko Beneditarren artxiboa den moduan.Artxibo honetara egingo den bisita bertako artxiberoarekin batera egingo da, Juan Jose Aguirre Beneditarra hain zuzen ere, eta bera izango da Euskal Herriko azkeneko urteetan zeharreko historian gidatuko gaituena, berak gorde dituen hainbat dokumentu eta informazioaren bitartez.
Artxibora bisita egin ondoren, Ordiziako Martinez jatetxean bazkari bat egingo da, Esperientzia eskolako ikasle ohiak eta ikasle berriak bateratuz, gabonetako festen etorrera ospatzeko. Bazkari honekin, mugimendu guzti hau osatzen dugunon erlazioak gerturatu nahi ditugu, Bizitza aktibotik kanpo dauden pertsonak proiektu honetan aukerarik aproposenetakoa ikusten bai dugu bizitzeko etapa berri honi aurre egiteko.
|