Asociación de ex-alumnos escuela de la Experiencia Gueske
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Berriak

BOLONDRESEN EUSKAL KONTSEILUAREN BERRIKUNTZA

Aukeraketa prozesuaren amaiera

 

Aukeraketa prozesua

Bolondresen Euskal Kontseiluaren arlo soziala ordezkatuko duten hamahiru erakundeen aukeraketarekin arlo honi dagokion aukeraketa prozesuari amaiera eman zitzaion. Aukeraketa hau Gasteizko Gran Hotel Lakuan lekutu zen otsailaren 29an.

Aurkeztu ginen erakunde oro geunden prozesu honetara gonbidatuak, Bolondres Erakundeen Errolda Orokorrean izena emanda zeuden gainontzekoak bezalaxe.

Prozesua urtarrilean hasi zen Etxebizitza eta Gizarte Gaien Sailetik hastekoa zen prozesuaren informazio zehatza jaso genuenean.

Gueskeko Zuzendaritzak prozesu honetan parte hartzea komenigarria zela ulertu zuen, Kontseilu honetan postu bat lortzeko gure hautagaitza aurkeztuz.

Bolondresen Euskal Kontseiluaren osaketa

BEK, Euskal Administrazio Publiko eta Bolondresen Erakundeen artean proportzionalki osaturiko entea dugu.

Alderdi instituzionala Eusko Jaurlaritzako sei ordezkari, probintzia bakoitzeko Foru Aldundietako hiru ordezkari eta Eudel-ek izendaturiko udalerrien beste hiru ordezkariz egongo da osatua.

Gizarte arloa Bolondresen erroldan izena emanda duten erakundeetako hamahiru ordezkariz dago osatua. eta aurretik euren interesa agertu zutenetatik aukeratuko dira, dagokien hautagaitza aurkeztuz.

Bolondresen Erakundeek hautagaitzak aurkeztu dituzte eta ordezkapen postuak erakunde hauei esleitzen zaizkie, ondoren, hauek izango direlarik kontseilu honetan ordezkatuko dituzten pertsona aukeratuko dutenak. Hiru urtez luzatzen den agintaldia izango dute behin bakarrik delarik berriztagarria.

Arlo sozialean aukeraketa prozesua bukatu ondoren, gogo honez jakinarazten dizuegu Gueske gure elkarteak, datorren hiru urteetan ordezkapena izango duela, Bolondresen Euskal Kontseiluan postu bat lortu baitu.

Zergatik aurkezten dugu gure hautagaitza?

Esperientzi Eskolak nahiz Gueske elkarteak bilatzen duten helburuetako bat, eskolatik pasatzen den orori , euren eremu sozialean positiboki eragitea ahalbidetuko dieten heziketa eta ikasketa eskuraraztea da.

Prestakuntza honi esker ikasle ohiek proiektu sozial eta kulturalak garatzen dituzte, honekin erretiratuen kolektibo zabalaren barnean lan egiteko gogoa duten eta gizarteari euren ekarpena egitea desio dutenak asko direla frogatuz.

Egitekoz beteriko etorkizunak itxaroten digula pentsatzen dugu, izan ere demografikoki biztanleriaren baitan paper garrantzitsua izango duen kolektiboa baikara. Poztasunez ari gara egiaztatzen euren jarduera profesionala amaitua duten pertsona helduek gizartean rol berri bat izatea defendatzen duten mugimenduak indartzen ari direla.

Biztanleria aktiboaren inguruan gizarteak dituen etiketa eta estereotipoak gainditzea ez da lan erraza izango baina ezta ezinezkoa ere. Bolondresen Euskal Kontseiluko gure postutik, gure esfortzua botere publikoetatik gure lanaren aintzat hartzea, pertsona helduen partehartze eskubidea eta gizarteari orokorrean eskaini dakizkioken onuren zabalpena lortzean fokatuko dugu.