Asociación de ex-alumnos escuela de la Experiencia Gueske
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Gomendioak
  Gomendioak Sumariora itzuli
                   Esperientziaren                    Eskola

    

Gozatu ezazu ikasten. 

  Nahi duzuna egin dezakezulako.

 Ikasteko gogoa eta bere esperientzia azaldu nahi duzuenentzat

 

  

 

SARRERA

NORENTZAT

HELBURUAK

EDUKIAK

IRAUPENA

MATRIKULA

SARRERA

50 urtez gorakoentzat... mugarik gabe.

Cure denbora libreari etekin gehiago ateratzeko.

Cure ezagupideak partekatzeko eta gehitzeko.

Zure adin onenean zaude.

Trukaketa bultzatzeko gune irekia izateko jaioa da eskola hau eta Goierri eta Urola Garaiko adineko pertsonek gure gizartean positiboki eragin ahal izateko baliabide egokiak lortzea du helburu. Horrela, esperientziak landuz eta berauek bata bestearekin trukatuz, kultura eta hezkuntza maila egokiak eskuratzen dituzte ikasleek.

Goierriko Esperientzia Eskola Matiako Instituto gerontologikoak, Goierriko herrien ekintza fundazioak, Goiekik eta Uggasak elkarlanean sortu duten ekimena da, Goierri eta Urola Garaiko eskualdean aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesarekin, Gipuzkoako Foru aldundiaren laguntza, eta Kutxak finantziatua.

NORENTZAT

50 urtetik gorakoentzat. Titulazioa ez da beharrezkoa.-

HELBURUAK

Garapen pertsonalaren sustapena, fisikoki, psikikoki eta sozialki egokia, osasuntsua eta arrakastatsua izatea.

Heziketa errealitate soziala aztertzeko eta ulertzeko moduaren ikuspegitik (gizartea bera eta gertatzen ari diren aldaketak), pertsona hauek talde gisa paper bat bete eta gainontzeko adinekin lotura izan dezaten, belaunaldien arteko trukaketa erraztuz.

Talde honekgizartean eragiteko ahalmena izatea, paper aktiboa, baliagarria eta onuragarria betez.

EDUKIAK

Ikastaroan zehar, hiru gai multzo jorratuko dira:

1.0inarrizko multzoa: Osasun fisikoa eta mentala zaindu eta hobetzea, Gizarte harremanak eta komunikaziorako trebetasunak, Sexualitatea, Adineko pertsonen eskubideak...e.a.

2.Multzo espezifikoa: Soziologia kontzeptuak, GoierriUrola Garaiko historia eta ohiturak, Euskal artea, Zuzenbidea eta bere erabilerak bizitzan, Filosofia eta bere eragina, Literatura, Etika, Oinarrizko ekonomia, Zientzia eta teknologia, Informatika maila ezberdinen arabera...

3.Gizarte ekintzako proiektu bat eginez amaituko da.

Kurtsoan zehar ekintza osagarriak ere egingo dira:

hitzaldiak, mintegiak, ibilaldiak, bisita kulturalak, beste eskola batzuekin elkar trukaketak, eta beste.

IRAUPENA

Urritik ekainera.

Astean hirn egunetan (asteartea, asteazkena eta osteguna).

Egunean hiru ordu goizez (10etatik 13etara)

DIPLOMA

Ikastaroa bukatzen duten guztiei parte-hartzea egiaztatzen duen diploma emango zaie.

MATRIKULA

Aurretik izen-ematea:

Irailaren 30 arte, Goiekiko bulegoetan, Ordiziako Industrialdeko 18. pabiloian.

Tfnoa: 943 16 15 37. Goizeko ordutegia: 8etatik 14etara.

Eta UGGASAn, Zumarragako Euskadiko plazaren 5- 2.ean.

Tfnoa: 943725829. Goizeko ordutegia: 8etatik 14etara.

Matrikula:

Ikastaroaren prezioa guztira 150 €koa da. Kopuru honen %50a Kutxak subentzionatu edo diruz lagunduko duo Matrikularekin batera 30€ ordaindu beharko dira;

gainontzekoa, zatika.

Matrikula egiteko agiriak:

N.A. N aren fotokopia Karnet neurriko argazki bat Matrikula-inprimakia beteta Matrikula ordaindu izanaren ziurtagiria

Matrikula:

Ikastaroaren prezioa guztira 150 €koa da. Kopuru honen %50a Kutxak subentzionatu edo diruz lagunduko duo Matrikularekin batera 30€ ordaindu beharko dira;

gainontzekoa, zatika.

 

Matrikula egiteko agiriak:

N.A. N aren fotokopia Karnet neurriko argazki bat Matrikula-inprimakia beteta Matrikula ordaindu izanaren ziurtagiria