|
Askotan ez gara gure eskubideez baliatzen, ez dakigulako dauzkagunik ere. Hori dela eta, Tolosako Udalaren ordenantza fiskaletatik bat atera dugu, gure bazkideentzat interesgarria izan daitekeelako eta interesatua dagoenak bidezko bonifikazioa eskatzeko aukera edukitzeko.
IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA:
SALBUESPENAK :
Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenan matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkustantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
Salbuespena ibilgailu batengatik bakarrik izango da.
Honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.
Horretarako, ibilgailuen titularrek Tolosan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuestako eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu beharko dute. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
- Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
- Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.
- Pertsona minusbaliatuaren gida-baimenaren fotokopia. Gida-baimenik ez badu, bere izenan matrikulatutako ibilgailuaren erabilpena justifikatu beharko du.
|