|
Aitona edo amona izateko aholkuak :
- Beti errespetatu egin behar dira zure seme-alabek beren seme-alabekin dituzten ohitura eta irizpideak, nahiz ados ez egon zuk dituzunekin.
- Bilobak babestea eta zaintzea oso garrantzitsua da, baina mugak jarri behar dira. Bestela haur horiek "jauntxo" bihurtzeko arriskua baitute.
- Gurasoei autoritatea ez kendu, haurrei kapritxoak emanez edo gurasoen jarrera zalantzan jarriz txikien aurrean.
- Zuk bizitakoa eta zure oroimenak helarazi seme-alabei eta bilobei. Zure eskarmentua oso aberasgarria da.
- Norberaren indepentziari eutsi. Adina alde batera utzita, aitona edo amona bezala, nork bere bizi espazioak gozatzeko eskubidea eta beharra du.
- Aitona eta amonaren iritziak baliagarrizko erreferentzia izaten dira gurasoentzat. Egoera batzuen aurrean aitonak edo/eta amonak zer iritzi duten jakin behar dute; baina azken erabakia hartzen gurasoei utzi behar zaie.
- Aitona edota amona izateak, hain zuzen, aukera ematen du seme-alabekin eduki ez zen harremana bilobekin edukitzeko. Horretaz ahalik eta gehien gozatu behar da.
(Iturria: Jubilo aldizkaria)
|