|
Hiesaren aurkako lana denon artean egin beharrekoa dela sinistuta gaude. Denok ukitzen gaitun arazoa baita. Hau horrela izanik, Harri-beltza Elkartea jende anitzak osatzen dugu. Alde batetik Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzutaz baliatzera datozen Gibdunak (seropositiboak) eta beraien gertutakoak (familia, ...) daude. Hauetako batzuk zerbitzutaz baliatuz gain beraien aldetik besteentzat ere lana egiten dute bertan. Azken hauekin batera, birusa ez duen jendea dago han hemenka esku bat boteaz. Badago oso lan edo momentu puntualetan etortzen den jendea eta, nola ez, baita bere aportazioa urtero diru laguntza bat jarriaz egiten duena ere.
Eta zu? Zergatik ez?
|