Harri Beltza
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > H.I.E.S. >Informazio Orokorra
Aurkezpena
Funtzionamendu arauak
Non gaude
Helburuak
Nortzuk gara
Historia
Konposaketa
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki albuma
Dokumentuak
Erkidego elkarteak
Estekak
H.I.E.S.
Harremanetan jarri
Parte hartu
Iradokizunak










Informazio orokorra

 

 

HIES:

Hartutako Inmuno Eskasiaren Sindromea.

GIB:

Hiesa eragin dezakeen Giza Inmunoeskasiaren Birusa.

SEROPOSITIBOA EDO GIBDUNA:

GIBaz infektatutako pertsona. Birusa transmiti dezake.

HIESAZ GAIXOTUTAKO PERTSONA:

GIBak defentsen beherakada egiten du. Ondorioz, GIBduna gaixotasun oportunistak jasaten hasten da. Honi deritzogu hiesdun pertsona. Birusa transmiti dezake.

SEROPOSITIBO ETA HIESDUN IZATEA

EZ DA GAUZA BERA

ANTIGORPUTZEN PROBA:

Probak beti borondatezkoak dira.

Proba egin aurretik bere esanahiaz informa zaitez eta, ondoren, zeuk erabaki.

Proba egitea erabakiko bazenu, jo ezazu

Ohizko sendagilearengana;

edo

DONOSTIAKO HIESAREN PLANAra

Nafarroa Etorbidea, 4 - 1

NOLA TRANSMITITZEN DA GIBa?

Odola, semena, magina-fluxuak edota bular-esnea elkar harremantzen direnean transmititzen da GIBa.

Preserbatiborik gabeko magina nahiz uzki-sarketa duen edozein sexu harremanetan eta babesik gabeko aho-sexuan.

Odolarekin harremanetan jar daitezkeen objektuak konpartitzeagatik (xiringa, bizxarlabantxo, hortzeskubila...).

Ama seropositibo batek bere seme-alabari transmititu diezaioke birusa haurdunaldian, erditze garaian edo bularra ematerakoan.

NOLA EZ DA TRANSMITITZEN?

Ez listuaz, ez eztulaz, ez izerdiaz, ez ahetzez, ezta gernuz ere; ez intsektuen koskez, ez mahaitresna, ontziteri, igerileku edota komuna berak erabiliz ere; ez besarkada edota laztanez, ezta etxe, eskola edota lantegiko elkarbizitzaz ere.

AHOLKU TXIKI BATZUK:

Zure sexu harremanak babestuak izan daitezela.

Xiringarik ez konpartitu.

Informa zaitez eta zentzuz jokatu.

 

 

Hiesaren inguruan lan egiten dugu. Hauxe da gure helburua:

INFORMAZIOA

ORIENTAZIOA

PREBENTZIOA

ETA

- gizarte

- psikologi eta

- emozional mailako LAGUNTZA.

KONFIDENTZIALTASUN OSOZ JOKATZEN DUGU

ZATOZ, EZAGUTU ETA LAGUN GAITZAZU

[ H.I.E.S. Sumariora Itzuli ]