|
NAGUSIEN KAPITAINAK
Lekeitioko Futbol Taldeko nagusien taldean hiru kapitain ditugu: Gorka Iturraspe, Aitor Izagirre eta Jon Zarate. Hiru gazte hauek hainbat eta hainbat urte daramatzate Lekeition futbolean jokatzen, ikastolako patiotik hasi, plazara zabaldu eta Larrotegiko kanpo zelaira heldu arte, hondartzatik pasata. Hasiera batean, gaztetako jobi bat lez hasi ziran futbolean jolasten, baina momentu honetan egoera ez dago jobi bat lez hartzeko. Mutil hauek eta taldeko beste guztiek esfortzu haundia egiten dute entrenamenduetara heltzeko, batzuk Bilbo eta Gazteiztik etortzen dira entrenatzen, eta asteburuoro partiduak jolasten dituzte.
Hiru urtetan hiru kategoria ezberdinetan jolastu dute, momentu honetan "Preferente División de Honor"-en jolasten dute, baina egoera ez dago batere ondo, "sailkapena ikustia bakarrik dago, futbolistikamente txarto, geuk pentzaten genduna baino txartuago", dio Gorkak "partidu bakar bat irabazi dogu". Baina honek ez du jokalarien animoa jeisten, ezta beraien arteako giroa pipertzen ere. "Azkanen juango gara, baina bestuarijuan daukagun girua ez dago beste ekipo baten"adierazi dabe Izagirrek eta Jonek segijan: "pasa dan asteko afarija ikustia bakarrik egoan!". Orainarte jokalari lekeitiarrek bakarrik jolasten izan dute taldean, baina kategoriz igotzerako orduan zuzendaritzak kanpoko jendea ekartzearen erabakia hartu zuen. Kapitainen esanetan, bai lekeitiar eta kanpokoak ezin giro hobea dute, "lekittarron artian kuadrila batekauk izango baginian lez eruaten gara eta kanpokuakin be, ederto", Gorkaren hitzak.
Kategoria aldaketari buruz galdetzerako orduan, beste taldeetan dagoen seriotasun azpimarratzen dute hirurek. "Beste ekipuetan dabilen jentia, ia profesionala da, diru asko irabazten daon jentia da. Guk jobi lez jokatzen dogu futbolian.", Izagirrek.
"Entrenamentuak entrenadorearen arabera aldatzen dira, bai esan, orain entrenadore hobiak daukaguzela, titulodunak", esan digu Jonek kategoriaz ladatzean entrenamenduak gogorragoak diren galdetu diegunean. Etorkizun nahiko beltza dute categoría honetan, baina beraiek nola dauden galdetu diegu:"Momentu honetan motiba, motibata ez gaoz, badakigu bajatu eingo garila", dino Jonek "baina bajatzen garin kategorija be, ez da txarra", gehitxu dau Izaguirrek "ezin gara errelaja".
|