Logoa
Lekeitioko Futbol Taldea
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Aurkezpena >Historia
Aurkezpena
Funtzionamendu arauak
Historia
Non gaude
Nortzuk gara
Helburuak
Konposaketa
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki Albuma
Dokumentuak
Elkarte Erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan Jarri
Parte hartu
Iradokizunak










Historia

"BALOIA HANKAZ-HANKA, URTEZ-URTEZ"

Lekeition futbolean jokatzeko ohitura urtez-urte sustraitzen eta garatzen joan da. Hasierako futbolarietatik gaur egunekoetara arte , hainbat urtetako eta gertaeratako historia luzea dugu jadanik.Garraitz irlak makina bat partidu arbitratu izan ditu. Izan ere, urte askotan, futbol zelarik ez eta hondartza izan da futbolarien topagunea. Gaur egunean futbolean eta berdin beste kiroletan erabiltzen diren oinetako berezirik ez, baina bestelako abarka edo larruzko botekin ederto asko jotzen zioten baloiari aintzinako futbolzale edo futbolariek ere.

Lagunarteko partiduak

Hasierako futbol partiduak lagunartekoak ziren. Ez zegoen talde askorik, bi edo hiru besterik ez. Argazki batzuen bitartez ezagutu izan diren datuen arabera, 1920.urtetik aurrera, gutxi gora behera, hartu zuen indarra hondartzako futbolak. Apurka, lagunarteko partiduak zirenak lehiaketa bihurtu ziren, nahiz eta oraindik, urte hauetan, lehiaketa ofizialik egon ez.

*Gerra garaian Liverpool-en errefuxiatuta zeuden Lekittarrek hainbat teknika berri ikasi zituzten "Oixie" ospetsuaren eskutik.

Jadanik, 1940.urte inguruan, Lekeitioko futbol taldeek inguruko herrietan ere jokatzen zituzten partiduak. Don Juan Azkarate, abadeak, "Accion Catolica" bultzatzeko asmoz, gazteei zuzendutako lokal bat martxan jarri zuen eta izen bereko futbol taldea sortu zuen.

*"Accion Catolica" taldeko jokalariak

Lokalean jolasteko eta hitzegiteko biltzen ziren gazteen artean osatu zen taldea eta pixkanaka lehiaketetan parte hartzen hasi ziren. "Accion Catolica" taldea osatzen zutenen artean Jon Aldamiz Etxebarria,.... (izenak falta) zeuden. Gogoki oroitzen ditu Jon Aldamiz Etxebarriak garai haiek eta buruan gorderi du batez ere, Markinan jokatzen zuten batean "Accion Catolica"ko kantak abestearren Markinako Futbolariek harriak bota zizkietenean. Guztira, 1940 inguruan bi futbol talde besterik ez zeuden Lekeition: gazteenek osatzen zutena eta helduagoek osatutakoa.

Zaharrak, Lekittarrak, " Beraneantiak" eta Gau Txoriak

Futbolarekiko zaletasuna haundituz zihoan neurrian, taldeak ere ugaritu egin ziren Lekeition. 1952.urtetik aurrera lau futbol talde ezberdin zeuden: zaharrak, Lekittarrak, "Beraneantiak" eta Gau Txoriak. Urte honetan, Santi Brouard eta beste pertsona batzuek bultzaturik, ospatu ziren lehenengo aldiz Lekeition hain ezagunak diren "plaieruak", hondartzako futbol lehiaketak. Lehiaketa hauek udaro antolatzen ziren Mendexako Karraspio hondartzan. Gaur egun ditugun kamisetadotorerik ez zuten, baina ondo ezberdintzen zuen talde bakoitzak bere burua beste taldeengandik, bada ez bada. Honela, Lekittarrak zeritzon taldeak kamiseta barik jolasten zuen; Gau Txoriek pijamarekin; Zaharrak taldeak arrantzale jantziekin eta "Beraneantiak" taldeak arropa zuria jazten zuen.

*Gau Txori taldekoak, bakoitza bere pijama soinean duela.

Urte batzuk beranduago 1964.urte inguruan herriko gazteak kuadriletan banatzen hasi ziren: Portalekoak, Marineruak, Estudianteak eta"Beraneanteak". Jazkera urteetan zehar ez zuten aldatu. Marineruak mahonesko jantzita, Portalekoak interior zuriarekin. Hauek liga baten barruan jolasten hasi ziren beraien artean. Baina egun bereziak ere izaten ziren Lekeitioko futbolari onenek Ondarrutarren kontra jolasten zutenekoak.

BALOIA HANKAZ-HANKA, URTEZ-URTE"

En Lekeitio la afición de jugar a fútbol ha ido cuajando y desarrollándose de ano en ano. Ya en este momento poseemos una larga historia de anos y sucesos, desde que empezaron a dar patadas al balón aquellos viejos aficionados al fútbol hasta los jugadores actuales.

La isla "Garraitz" ha sido árbitro de innumerables partidos. Ciertamente al no existir campo de fútbol durante muchos anos, la playa fue el punto de encuentro de los futbolistas de antano. No poseerían las botas que se utilizan actualmente tanto en el fútbol como en otros deportes, pero sabían utilizar el balón, tan bien como los actuales, con sus albarcas o alpargatas.

Partidos entre amigos

Los partidos de fútbol de aquella época se jugaban entre amigos. No existían muchos equipos: dos o tres, como mucho. Según datos que se han podido recoger por medio de fotos de la época, el fútbol playero empezó a tomar fuerza en Lekeitio a partir de 1920 aproximadamente. Poco a poco aquellos primeros partidos entre amigos, fueron convirtiéndose en partidos de competición, a pesar de que aún en aquella época no existía campeonato oficial.

Para entonces, 1940 aproximadamente, el equipo de fútbol de Lekeitio jugaba partidos contra equipos de los alrededores. El cura Don Juan Azkarate, que abrió un local dirigido a los jóvenes con intención de implantar la "Acción católica", fue quién creó el equipo de fútbol con el mismo nombre que el local: Acción católica.

El equipo lo formaban jóvenes que se reunían en el local. Jon Aldamiz guarda muy buenos recuerdos de aquella época; en especial uno acaecido en Markina, al arrojarles piedras los jugadores locales cuando empezaron a cantar canciones de "Acción católica". En total no existían más que dos equipos en Lekeitio en los anos 40: el formado por los jóvenes y el de los mayores.

A medida que iba creciendo la afición al fútbol en Lekeitio, también se iban formando más equipos. Eran cuatro los equipos existentes a partir de 1952: "Zaharrak", "Lekittarrak", "Beraneanteak" y "Gau Txoriak". Ese ano, a iniciativa de Santi Brouard y otras personas, se organizaron por primera vez en Lekeitio los tan conocidos campeonatos de fútbol playero: "plaieruak". Estos campeonatos se organizaban cada ano en la playa Karraspio de Mendexa. No tenían las maravillosas camisetas de los actuales, pero sabían muy bien cómo diferenciarse entre sí. De tal forma que el equipo denominado "Lekittarrak" jugaba sin camiseta; el "Gau Txoriak" en pijama; el "Zaharrak" con ropa de arrantzales ; y el "Beraneanteak" con ropa blanca.

Anos más tarde, alrededor de 1964, los jóvenes del peblo empiezan a formar equipos con las cuadrillas: "Portalekuak", "Marinelak", "Estudianteak" y "Beraneanteak". No cambiaron la vestimenta en anos. El "Marinelak" con ropa de mahón; el "Portalekuak" con ropa interior blanca. Estos equipos empezaron a jugar una liga entre ellos. Hay que citar también los días especiales en los que los mejores jugadores de Lekeitio jugaban contra los ondarreses..

AZKEN ETAPA

Lekeition hainbeste urtetan zehar jolastu izan dira plaieroetara.Urte hoietan plaieroen antolamendua ere ezberdina izan da. Hasiera batean mutilek beraien kontura antolatzen zuten txapelketa. Baina urteak aurrera joan diren einean jendeak txapelketa ofizial bat antolatzeko gogoa erakutsi zuen. Azkenengo 25 urteetan hainbat jente arduratu da hondarreko txapelketa antolatzeaz eta aurten, urteurren horren omenez Lekeitioko hondartzako txapelketiari buruzko historia batu nahi izan da denoi ezagutzera emateko.25 urte bete ditu Lekeitioko hondartza txapelketak, plaieroak, gaur egun antolatzen dutenek txapelketa antolatzeko ardura hartu zutenetik. Aldizkari honen argitaratzearekin 25 urte horiek ospatu nahi dituzte eta Lekeitioko hondartza txapelketiari buruzko historia zuekana urreratu.

Gaur egun antolaketaren arduradunen artean Zorion Zabala daukagu. Baina hauek baino lehenago Manolo Lopez egonzen 8 urtetan zehar plaieroak antolatzen. Manoloren eta gaur eguneko antolatzaileen antolamendu eta helburuak ezberdinak izan dira. Manolok antolatzen zuenean, txapelketa "Liga de Costa Vasca" bezala ezagutzen zen. Liga honetan Markinar, Ondarrutar, Gernikar, Debatar eta Lekeitiarrek parte hartu zuten. Baina kanpotik etorten ziren taldeen prestakuntza eta Lekeitiarrena ez zen berdina. Lekeition gazteak 6 taldetan banatzen ziren eta kanpotik etorten ziren taldeetan herriko mutilik onenak parte hartzen zuten eta "beti kriston paluak hartzen genduzan",honela adeierazi zigun Zorionek. Gaur egungo antolatzaileen ideietan ez zen sartzen Manolok ordurarte eraman zuen ideia, hau da, " practica de deporte popular". Antolatzaile berrien helburua: " Txapelketa bat egin Lekittoko jentiak futbolian jolasteko aukera bat euki zezan".

" Umeen hondartzako futbol txapelketa"1976an umeen txapelketarekin hasi ziren, infantilek ( 12-13 urte)eta kadeteek (14-15 urte) jolasten zuten. Kuriozidade modura esan, umeen urteak kalkulatzeko orduan urtea ekainaren 31 bukatzen zen eta uztailaren 1an hasi.

Hasiera batean umeek nagusiekin batera negu eta udaberrian jolasten zuten, mareek horretarako aukera ematen zutenean. Baina kirol eskolarra hasi zenean arazo bat sortu zitzaien bai umeei eta baita antolatzaileei ere. Kirol Eskolarretan hainbat umeek parte hartzen dute eta ez zuten aukera izaten lagunekin batera plaieroetan jolasteko. Hau dela eta Umeen hondartzako txapelketak gabonetako oporretan eta aste santuetako oporretan jolastera pasatu dira.

Azkenengo urteetan geroz eta ume gehiago erakutsi dute plaieroetan parte hartzeko gogoa. Honek maila ezberdinen sorrera ekarri du eta baita izen berrien sorrera ere. Gaur egun prebenjaminhitza entzutea inori ez zaio arraro egiten, baina Lekeition erabiltzen hasi zirenean ezekiten hitz honen berririk. Adin ezberdineko ume asko apuntatu ziren eta kategoriak falta zitzaizkien. Hau dela eta prebenjamin kategoria erabiltzen hasi ziren beste gabe.

Antolatzaileen asmoa beti izan da umeak bere lagunakin batera futbolean jolasteko aukera bat izatia.

"Lagunarte eta elkarteen hondartzako futbol txapelketa"

Hasierako izenak ez zuen arrakasta haundiegirik izan. Jendea mugatzen zuen izen bat zelakoan "Hondartzako Txapelketa" izenera murriztu zuten nagusien plaieroetako ligaren izena.

Nagusiek hasieratik antolatu izan dute beraien liga. Sortzen ziren arazo eta tirabira guztiek denen artean konpondu behar izaten zituzten, edo batzarretara joaten zirenen artean. Izena aldatzearen ideia, denen artean hartu zuten erabaki bat izan zen eta baita kanpoko taldeek Lekeition jolasteko aukera izan zezaketen edo ez ere. 1982an gutxi gora behera Markinarrak etorri ziren galdetzen ea posible izango litzatekeen Lekeitioko plaieroetan jolastea. Talde guztien oneritzioa jaso zuten. Baina taldeek hartu behar izan duten erabakirik eta handiena oinutzik edo zapatilekin jolastearena izan zen. Talde bakoitzak boto bat zuen eta antolatzaileek beraien botoa zuten enpateren baten aurrean parte hartzeko. Arazo honen plateamendua etorri zen, oraindik jolasteko aukera zuen jendea plaieroak usten hasi zenean. Antolatzaileek ez zuten ulertzen jarrera honen arrazoia mediku lagun batek erantzuna eman zien arte "oso txarra da hanketarako oinutzik jolastea, artrosisa sortzen bai du" . Mediku honen informea talde guztiei erakutsi zitzaien, baina denen oneritziz oinutzik jolastea erabaki zuten.

Sarien istoria ere aldatu den gauza bat izan da urteak aurrera joan hala. Hasiera batean antolatzaileek tabernetatik zehar dirua eskatzen zuten gero diru horrekin huntxiak, oilaskoak, ardiak erosteko eta horrela irabazten zutenek bazkari eder bat egiteko aukera izaten zuten beraien soziedadeetan. Baina gaur eguneko irabazleek nahiago dute dirua eskura eman eta txikiteo edo afari eder bat jatera joan.

Plaieroak tradizio askokoak dira Lekeition eta hau oso agerian geratzen da gaur egun ere. Lekeitioko Futbol Taldea sortu zenean bertako zuzendari eta entrenatzaileek arazo asko izan zituzten jokalariekin. Jokalari gehienek plaieroetan jolasten jarraitu nahi izan zuten nahiz eta futbol taldeko partaide izan, baina hau oso zaila zen, zeren, plaieroetan lesio asko izaten ziren.

Gaur egun Hondartzako Txapelketa antolatzen dutenen asmoa beti izan da neska mutilek lagunartean futbolean jolasteko aukera bat izan dezatela. Bereien helburua nahiko beteta ikusten dute eta aurten beraien 27 urteak bete nahi dituzte Ekainaren 1an ospatuko duten jaian, plaieroen, egunean.

Direktiba aldaketa

 

Aurreko presidentia bakarrik topa zan momentu konkretu baten. Hau dala eta herriko jentiari laguntzia eskatzen hasi zirian eta Lekeitio Futbol taldeia aurrera ataratia nahi eban direktiba barri bat eratu zan 2001eko ekainian. Direktiba barri honetan ez da presidentia gauzarik gehijenakin arduratzen dana, bakoitxak beren biharra dauko.

Beste direktibien filosofija jolalari lekittarrakin jolastiena izan zan. Gure proposamena filosofi bardinagaz segitzia izan zan hasiera baten, baina momentu batera heldu ginian ezin izan genduan hori mantendu. Entrenadoriakin arazuak be eduki genduzan. Jon Elordi nagusien entrenatzailiak "Preferentera" igotzeko aukera ikusi zuenean, kategoriaz aldatu ezgero jokalari berriak behar izango zituela esan zion directiva zaharrari.Honen eratzuna ezezkoa izan zen, Lekeitioko jokalariekin igotzen bazuten berdinekin jolasten segiko zutela. Kategoriz igotzean eta jokalari berririk ez ekarrela ikustean Elordik taldea utzi zuen eta entrenatzaile berria ekarri zuten. Abuztuan entrenatzaile berria heldu zenean aurrelari bat eskatu zuen eta direktiba berria batu ondoren baietz esan zitzaion. Egoerak derrigortuta aldatu behar izan genduan filosofija.

 

NAGUSIEN KAPITAINAK

Lekeitioko Futbol Taldeko nagusien taldean hiru kapitain ditugu: Gorka Iturraspe, Aitor Izagirre eta Jon Zarate. Hiru gazte hauek hainbat eta hainbat urte daramatzate Lekeition futbolean jokatzen, ikastolako patiotik hasi, plazara zabaldu eta Larrotegiko kanpo zelaira heldu arte, hondartzatik pasata. Hasiera batean, gaztetako jobi bat lez hasi ziran futbolean jolasten, baina momentu honetan egoera ez dago jobi bat lez hartzeko. Mutil hauek eta taldeko beste guztiek esfortzu haundia egiten dute entrenamenduetara heltzeko, batzuk Bilbo eta Gazteiztik etortzen dira entrenatzen, eta asteburuoro partiduak jolasten dituzte.

Hiru urtetan hiru kategoria ezberdinetan jolastu dute, momentu honetan "Preferente División de Honor"-en jolasten dute, baina egoera ez dago batere ondo, "sailkapena ikustia bakarrik dago, futbolistikamente txarto, geuk pentzaten genduna baino txartuago", dio Gorkak "partidu bakar bat irabazi dogu". Baina honek ez du jokalarien animoa jeisten, ezta beraien arteako giroa pipertzen ere. "Azkanen juango gara, baina bestuarijuan daukagun girua ez dago beste ekipo baten"adierazi dabe Izagirrek eta Jonek segijan: "pasa dan asteko afarija ikustia bakarrik egoan!". Orainarte jokalari lekeitiarrek bakarrik jolasten izan dute taldean, baina kategoriz igotzerako orduan zuzendaritzak kanpoko jendea ekartzearen erabakia hartu zuen. Kapitainen esanetan, bai lekeitiar eta kanpokoak ezin giro hobea dute, "lekittarron artian kuadrila batekauk izango baginian lez eruaten gara eta kanpokuakin be, ederto", Gorkaren hitzak.

Kategoria aldaketari buruz galdetzerako orduan, beste taldeetan dagoen seriotasun azpimarratzen dute hirurek. "Beste ekipuetan dabilen jentia, ia profesionala da, diru asko irabazten daon jentia da. Guk jobi lez jokatzen dogu futbolian.", Izagirrek.

"Entrenamentuak entrenadorearen arabera aldatzen dira, bai esan, orain entrenadore hobiak daukaguzela, titulodunak", esan digu Jonek kategoriaz ladatzean entrenamenduak gogorragoak diren galdetu diegunean. Etorkizun nahiko beltza dute categoría honetan, baina beraiek nola dauden galdetu diegu:"Momentu honetan motiba, motibata ez gaoz, badakigu bajatu eingo garila", dino Jonek "baina bajatzen garin kategorija be, ez da txarra", gehitxu dau Izaguirrek "ezin gara errelaja".