|
Loatzok hiru urte daramatza martxan, baina horren aurretik Anoeta eta Villabonak bazituzten bakoitzak beraien Musika Eskolak. Ibarran ere hasiak ziren nahiz eta urte gutxiagoko esperientzia izan. Hasiera haietan hiru herrik osatu zuten Loatzo Udalerrien Mankomunitatea: Zizurkil, Ibarra eta Anoeta. Pixkanaka beste herriak gehitzen joan dira: Villabona eta Aduna, eta gerora sartu ziren Altzo, Irura eta azkenik Alegia.
|