Usuarios Activos
Loramendi
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Aurkezpena >Historia
Aurkezpena
Non gaude
Konposaketa
Nortzuk gara
Historia
Funtzionamendu arauak
Helburuak
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki albuma
Dokumentuak
Elkarte erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan jarri
participa
sugieranos










Historia

 

LORAMENDI EUSKARA ELKARTEA

Sortze eguna: Loramendi bezala 1993.urtean.

         Arrasate herrian sortutako euskera elkartearen pausuak jarraituz, Atxabaltan ere euskera elkarte bat sortzea erabaki zen. Honela Loramendi ikastolaren sortzaileetako batzuk eta herriko beste hainbat pertsona elkartu ziren 1987an Beinke kultur elkartea sortuz.

         Hasieran euskera elkarte guztiak bezala, kultura bidetik jo bagenuen ere denborarekin , hainbat azpitalde sortu ziren.  Salaketa- txaloketa taldea, gerora sentsibilizazio taldea izatera pasako zena, ekintza taldea, gerora kultur arloa jorratuko zuena, haurren talde bat, denborarekin Ortzadar aisialdi taldean bilakatuko zena eta baita euskaldun berrien taldea, Berri- Zahar deitua eta Tril emakume taldea.

 1993.urteko maiatzean Loramendi  ikastola publiko izatera pasatu zenean,  bertako ondasunekin zer egin eztabaidatu zen.   Batzar orokor batean euskeraren normalizazioaren alde lanean zebilen taldeei uztea erabaki zen. Honela urte horretan bertan Loramendi ikastola eta Beinke kultur elkarteak bat egin genuen Loramendi euskera elkartea  eratuz.