|
Jakiak-eta emoten eutsoezanakaine joaten zan egunean-egunean, etxerik etxe. Gero, etxera joandakoan, eguneroko otorduak egiteko. Gabonetan eta herriko jaietan, barriz, herritarrak etxera ekarten eutsoezan jateko eta edatekoak. Eta ez gitxi, gero!
Herriko gaztetxu zitalak, baina, okerkerietan egiteko itzelak egiten etsoezan. Ernegau eragin arte. Inoz, mutilen batek ostuka musuren bat berari emon eta bera, sutan, argirika hasten jakon: "Zantarra! Zantar hori" Halan eta guzti be, txantxetan ibiltea gustetan ei jakon. Sarritan, bidean gora eta bidean behera ibilten zan hara-honaka, batzuetan burua artez, harro, besteetan, barriz, burua makurtuta dauala, beheari adi balego lez.
81 urtegaz hil zan Prezetorian, 1946. urteko bagilaren 11an, hil egin izan zan eran, behartsu.
Iniaki MARTIARTU
|