|
1921eko gerraurreko ihauteri garaian argazki honetan, Eusebio Aldazabal "Perequillua" (Txarlotez mozorrotuta) eta Tomas Placencia azaltzen dira . Ramiro LarraÒagaren liburuan jasotzen denez, 1936-39 urteetararte baimenduta egon ziran Aratustiak. Gero urte askoan debkatuta egon ziran. Garai hartan dantzaldixak antolatu eta herriko kalietan gazte kuadrilak preparatutako gurdixak ibiltzen ei ziran. Oindio be izango da Aratustietan kantatzen ziran bertsuekin akordatzen danik:
"Beti asarre dago gure neska zarra,
goizian goizetikan jaten du piparra,
ezin degu sufritu hain genio txarra"
Beste kantu batzuk be badira, Eustaki Maiztegi musikoak jasotakoak eta Andres Ezenarro "Urzelai"k idatzitakuak be bai.
|