|
Bertsoa.com bertso plaza digitala da, bertsolaritzari buruzko agerkari digital tematiko berria, bat gehiago. Arinaizela ekimenaren proiektu honek bi helburu nagusi ditu: bertsolaritza sustatzeko bide berriak urratzea eta bertso munduari zerbitzu berriak eskaintzea, internetak ematen dizkigun baliabideak bertso plazara ekarrita. Gaur egun, interneteko konexioa duen edozein puntu izan liteke bertso plaza.
Jakina, plaza digitalaren helburua ez da benetako bertso plaza ordezkatzea, arnasa ematea baizik. Bertsoa.com plaza digitalak herriz herriko bertso sorkuntzaren berri emango du, zuzenean zein diferituan, bideoan zein audioan. Bertsoa.com bertso plaza librea ere bada, eta bertso zaleek, antolatzaileek eta abar bertsoa.com-era helarazten dituzten saioek ere izango dute tokia plaza berri honetan.
Atalez atal Bertsoa.com plaza digitalak lau atal nagusi ditu: 1) Bertso onenak 2) Plaza-plaza 3) Zuzenean 4) Bertso eskola digitala
Bertso onenak atalean, plaza digitalera iristen diren bertso onenen bilduma egongo da, bideoan, zein audio hutsean, eta etengabe berrituko da. Plazaz plaza atalean berriz jaialdi edo saio konkretuetako bertsoak emango dira, eta atal hori ere etengabe berrituko da, noski. Internetak posible egiten duen neurrian, bertsoa.com plaza digitalak bertso saioak zuzenean emateko aukera ere eskaintzen du, bideoan zein audio hutsean. Azkenik, laugarren atal nagusia bertso-eskola digitala. Bertsolari talde batek aldi berean elkar ikusiz kantatzeko aukera emango du, eta bertsotan trebatzeko materiala egongo da bertan. Bertsoa lantzeko aukera berriak zabaltzeko ahalegin bat da eta oraingoz, bertsoa.com-eko bezeroentzat egongo da zabalik.
Bertsoa.com plaza digitalak, bertsolaritzan oinarrizkoak diren bestelako zerbitzuak ere eskainiko ditu: agenda, albisteak, elkarrizketak, bertso jarriak, emanaldi bereziak, iritziak, argazkiak...
Eskerrak Arinaizela ekimenak eskerrik beroenak ematen dizkie www.bertsoa.com bertso plaza digitala sarean iristen lagundu diguten guztiei. Lehenik eta behin, eskerrak bertsoari eta bertsolaritzari bere osotasunean, proiektua gauzatzeko parada emateagatik. Eskerrak Info3 komunikazio bulegoari web orria disenatu, programatu eta martxan jartzeagatik. Eskerrak Bertsozale Elkarteari, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailari, Bultz-Lan Consulting enpresari, Euskadiko Kutxari Gaztenpresa programaren bidez finantzaketan laguntzeagatik. Eskerrak Maialen Lujanbio bertsolariari plaza digitalaren logotipoa diseinatzeagatik. Eskerrak Amets Arzallus bertsolariari ere. Eta eskerrak Ixiarri eta Xubani beren ekarpenagatik.
Ongi etorri plaza digitalera eta gozatu bertsoarekin.
SARTU >>
http://www.bertsoa.com/eu/index.asp
|