|
Film Laburren Zirkuituaren laugarren edizioa 37 emanaldik osatuko dute, beste hainbeste herritan eskainiko direnak. Emanaldi bakoitzean sei labur ikusteko aukera izango da, tartean, Ane Muñozen "Loturak" lana, Zirkuituan bertan estreinatuko dena. Horrekin batera, hauek dira 2007ko Film Laburren Zirkuituan eskainiko diren film laburrak: "Sarean" (2005) Asier Altuna "Xoxoak beleari ipurbeltz" (2005) Oskar Galan "Osaba Jaxinto" (2003) Iñaki Beraetxe "Midori" (2005) Koldo Almandoz "Bilintx" (2005) Jon Andueza
Emanaldi bakoitzak ordu laurden inguruko iraupena izango du, eta saioetako batzuetan zuzendari batekin zuzenean hitz egin eta iritziak trukatzeko aukera egongo da. Hala Topaguneak nola egileek beraiek "paregabeko aukeratzat" jotzen dute zirkuitua, "aukera ematen baitu normalean zinea iristen ez den herri txikietara ere hurbiltzeko, batetik; eta bestetik, egileen eta ikusleen arteko harreman zuzena sortzeko".
Filmen sinopsiak, emanaldien egutegia eta beste zenbait xehetasun hemen
Soraluzen emanaldia Martxoak 18 izango da 19:00etan Abadetxeko Kapilan.
|