|
Kulturgintza
Herrian kultur mugimendu sendo eta antolatu bat egituratzea da gure helburua. Oraingoz urte guztiko eskeintza kultural bat osatzen dugu urtero, gero eta dinamikoago eta partehartzaileagoa dena. Euskara, herri izaera eta informazio bitartezko kritika soziala garatzea dira besteak beste, gure jarduna gidatzen duen motibazioetariko batzuk. Kultur Etxearen proiektuaren osaketan herri mugimenduak parte har dezan dinamikak sustatzea da beste helburu garrantzitsuetako bat. Gutxigorabehera honakoa da 2.003. urterako prestatu dugun eskeintza. Asteazkenetan batzen gara 20:30etatik 20:00etara.
Euskalgintza
Herrian euskararen normalizazioa lortzeko helburuarekin martxan diren egitasmoetan parte hartzen dugu. Egitasmo horiek sendotu eta sustatzea da helburua. Bai Euskarari, Euskararen Biziberritze Plana, Badihardugu, Kontseiluaren Ekintza Plana, Soraluzeko Euskararen Aholku Batziordea, Euskagintzako Herri Eragileen Batzorde iraunkorra (AEK eta Euskal Herrian Euskaraz) moduko egitasmo eta bilguneetan parte hartzen dugu. Astelehenero batzen gara 21:00etatik 22:30etara.
Gazte Saila
Gazteei euskarazko aisialdiko eskeintza bat egitea da helburua. Oraindik minimoetan dihardugu alor honetan. Maiztasun zehatzik gabeko bilerak egiten ditugu beharrezko denean.
|