Aurkezpena
Gomendioak
Estekak
Albisteak
Agenda
Dokumentuak
Harremanetan Jarri
Funzionamendu Arauak














Pil-Pilean Kultura Elkartea
Logo Euskadi en la Sociedad de la Información + Logo KZgunea
Home > Gomendioak > Euskaltzaindiak "Plazaberri" aldizkari digitalaren lehenengo zenbakia kaleratu du
  Login
Euskaltzaindiak "Plazaberri" aldizkari digitalaren lehenengo zenbakia kaleratu du
Euskaltzaindiaren eta Euskaltzaindiari buruzko informazio-xehetasunak modu erraz, arin eta adierazgarrian emateko asmoz, Plazaberri agerkari digitalaren lehenengo zenbakia kaleratu du Hizkuntzaren Akademiak.
Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak agerkari digital berria aurkeztu du, Plazaberri. Euskaltzaindiaren inguruko informazioa, azken arauak, albisteak... Akademiarekin zerikusia duten albisteak jorratuko ditu aldizkari berriak.

Lehenengo zenbakian, besteak beste, ondorengo gaiak landu dituzte: Bernardo Atxaga euskaltzain oso, Andolin Eguzkitzaren artxiboaren katalogazioa, Azkue literatur sariak eta Plazido Muxikaren mendeurrena.

Aldizkaria Euskaltzaindiaren webgunean bertan jarrai daiteke, edo harpidetuz gero norbere postan jaso.

Euskaltzaindiaren lana hobeto zabaltzeko tresna

Agerkariaren sarreran halaxe dio Andres Urrutia Euskaltzainburuak: "Sarritan esan ohi da Euskaltzaindiaren zereginetan eginkizun dagoela bere lana egoki plazaratzea eta zabaltzea. Begien bistakoa da, bestalde, eskura dituela Euskararen Akademiak, xede hori betetzeko ahaleginetan, egungo teknika berriek eskaintzen dituzten baliabideak. Horretara dator Plazaberri agerkari digitala, Akademiaren prentsa-bulegoaren eskutik. Horixe da, izan ere, horren helbururik behinena: Euskaltzaindiaren eta Euskaltzaindiari buruzko informazio-xehetasunak modu erraz, arin eta adierazgarrian ematea, guztion zerbitzari eta laguntzaile."

PLAZABERRI

HARPIDETU

 

[ Gomendioak Sumariora Itzuli ]