Aurkezpena
Gomendioak
Estekak
Albisteak
Agenda
Dokumentuak
Harremanetan Jarri
Funzionamendu Arauak














Pil-Pilean Kultura Elkartea
Logo Euskadi en la Sociedad de la Información + Logo KZgunea
Home > Gomendioak > SORALUZE UDALERRIEN HIZKUNTZA-POLITIKAREN NEURKETA
  Login

SORALUZE: UDALERRIEN HIZKUNTZA-POLITIKAREN NEURKETA

ITXASO FERRERAS SANTAMARIA Kontseiluaren komunikazioburua

Kontseiluak udalerrien hizkuntza-politikaren neurketa egin du aurrera egiteko abiapuntua zein den jakiteko asmoarekin. "Lan honi esker badakigu nondik abiatu behar dugun, orain aurrera egiteko neurriak hartu behar ditugu; horretarako hutsuneak bete behar ditugu denon artean", adierazi du Mendigurenek.

Neurketa honen datuak argitalpen batean bildu ditu. Liburua salgai dago 10 eurotan. Eskuratzeko mikel@kontseilua.org helbidean edo 948 384 685 telefonoan galdegin behar da. Era berean, webgune bat osatu du alderaketa bereziak egiteko. Programa informatiko batean sartu dira datuak, nahi beste alderaketa eta azterketa egiteko tresna sortu da eta Kontseiluaren webgunetik bertatik kontsulta daiteke. Hau da helbidea: www.kontseilua.org/udalneurketa

Irtenbidea

Irtenbidea ere eskaini du Kontseiluak. "Argi dago udalerrietan hizkuntza-politika berria behar dugula. Aurrerapauso hau emateko tresna ere badugu". Hain zuzen ere, euskararen ordenantza eredugarriak dokumentua azaldu dute Kontseiluko ordezkariek. Euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko Akordio Soziopolitikoa osatzen duten hamaika eragilek, alderdi politikoek eta sindikatuek, dokumentu hau osatu dute hizkuntza-politika berria lortzeko udalerrietan.

[ Gomendioak Sumariora Itzuli ]