Aurkezpena
Gomendioak
Estekak
Albisteak
Agenda
Dokumentuak
Harremanetan Jarri
Funzionamendu Arauak














Pil-Pilean Kultura Elkartea
Logo Euskadi en la Sociedad de la Información + Logo KZgunea
Home > Gomendioak > Soraluze BHI institutuaren webgunea
  Login

 Soraluze BHI institutuaren webgunea martxan da

Teknologia berrietara moldatzeko apustua eginez, Soraluze BHI institutuak bere webgunea sortu du. ww.soraluzebhi.org helbidean sartuta, ikastetxean gertatzen denaren berri izateko aukera dago, baita iritziak eman eta parte hertzeko ere.

Soraluzeko BHIko bloga

Ikasle, guraso eta irakasleentzat

Abenduan jarri zuten martxan institutuko webgunea, ikasleen, irakasleen eta gurasoen elkargunea sortzeko asmoarekin. Paulo Argarate, institutuko zuzendariak adierazi digunez, " gaur egun ikastetxe gehienek web orria dute eta guk ere sarean egon behar dugu". Edozein sartu daiteke ikusteko edo irakurtzeko. Idazteko, ordea, erabiltzaile gisa alta eman behar da.

Pauloren esanetan, " zaila izango da, ikasleak, gurasoak eta irakasleak blog hauetan parte hartzera konbentzitzea eta animatzea. Baina ahaleginduko gara". Irakasleak prestakuntzan ari dira eta informatikako ikasleek gaia lantzen dihardute. "Gurasoei blog batean nola idazten den irakasteko prest egongo ginateke", dio Paulok,"oso interesgarria izango litzateke guraso taldetxoren bat blogean idazten  jartzea, beraien iritziak, kezkak eta antzekoak jakiteko".

Aukera bat baino gehiago dago webguneen artean; ikastetxe askok kanpoko enpresaren baten zerbitzuak kontratatzen dituzte, baina "garestia da, ez duzu web orriaren gaineko kontrolik eta, normalean, orri estatikoak dira, hilak". Nahiago izan dute software askearen aukerak baliatzea, "doakoak eta oso dinamikoak". Berritzeguneko IKT aholkulariari laguntza eskatuta, bloga aukeratu zuten.

Funtzionamendua, berriak eta ikasleen webguneak

Blogez gain ikastetxearen funtzionamenduari lotutako zenbait atal ere baditu web orriak. "Barne arautegia"n, ikasleen betebeharrak, hutsegiteen sailkapena eta arautegiaren aplikazioa azaltzen dira. "Normalkuntza plana 2006 - 2010"ean, institutuko euskararen normalkuntza plana oso-osorik irakur daiteke. "Euskara eta loturak" atalean, euskararen inguruko web orriak, hiztegiak, literaturari  buruzkoak eta abar begiratzeko aukera dago. "2006-2007ko irteerak" klikatuta, ikasturtean zehar ikasleek egingo dituzten irteeren  egutegia eta nondik norakoak aurki daitezke. Eguneratu ahala, landiko dituzten gaiei buruzko atal berriak agertzen dira: hezkuntza afektibosexuala, eskola agenda 21... Ikasleek ere parte hartu dute bloga egiten. Beren webguneak ikusgai jarri dituzte, bakoitzak atsegin zaizkion gaien inguruan eginikoak.

 

Zer da bloga?

Webgune pertsonal edo kolektiboa da bloga; baina ohiko web guneetan ez bezala, blogetan oso maiz eransten da informazio berria eta edozeinek bere iritzia emateko aukera izaten da. Hiru blog jarri dituzte :

• Blog nagusia: gai orokorretarako. Irakasleek ez ezik, gurasoek ere parte har dezakete.

• Blog akademikoa: ikasleen lanak argitaratzeko balioko du, baita irakasleek  beraien irakasgaien xehetasunak jakinarazteko ere (minimoak, ebaluatzeko jarduerak, datak eta abar).

• Ikasleen bloga: ikasleek erabiltzeko da. Beren iritziak ematen dituzte ikastetxeko gaiei edo bestelakoei buruz.

Ikasleek egindako webguneak

[ Gomendioak Sumariora Itzuli ]