|
Talde hau sortu zenean izan eban hasierako asmoa kontutan izanda, bere taldeak entrenatu eta partidu ofizialak Bermeon eta Mundakan jokatzen dabez.
1988ko abuztuaren 20an, Bermeo eta Mundakako eskubaloi taldeek, negoziazino latzak egin eta gero, Urdaibai Eskubaloi Taldea sortu eben talde bien kirol mailea hobetzeko asmotan eta Urdaibai eskualde guztian neska gazteentzako kirol eta heziketa proiektu bat burutzeko.
Bermeoko eskubaloi taldeak, bere ekipo kadetea eta gazteena euskal ligan inskribatu ebazan. Mundakako eskubaloi taldeak barriz, talde seniorra inskribatu eban estatuko 2. mailan. Beste taldeak herrialdeko ligan inskribatu ebazan, Urdaibai Talde barri modura.
|