|
Taldearen helburu nagusia emakumeen artean kirola sustatzea da, parte-hartze urria daukagulako emakumeok Urdaibai eskualdean.
Horregatik, eskolako adinean dagozan neskatxo guztiei zuzenduta dago, ikastetxe guztietan eskubaloia egin daien taldekideek zuzendu eta entrenatu, Bizkaiko Foru aldundiak antolatzen dauzan txapelketan parte hartzeko.
Kategori gorakoetan eta federatuetan jarraitu gura daben neska guztiek taldeko ekipo federatuetan sartzen dira. Harro gagoz, inongo jokalaririk mandara itzi ez dogulako, dana dalako izanda be, bere gaitasuna.
|