Amarozko Auzo Elkartea
Amaroz Auzo Elkartea
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio Gizartean
Home > Noticias >txoko txiki Login

EL " Txoko Txiki" a toda marcha

(Marzo - 2006)

 

La nueva Junta de nuestro "Txoko Txiki" le ha sabido coger pronto el pulso a su responsabilidad, y ya tiene planificado el ritmo hasta el proximo mes de Junio, por lo que os invitamos a que conozcais lo que nos quieren decir

           

 

Otsailak 21 asteartea.  Arratsaldeko bostak. A zer eguraldia!  Euria ari du gelditu ere egin gabe  eta  gainera hotza  galanta.  Autobusera joan behar dut neskatoaren bila.

 

 

 Zer egin behar dugu orain arratsalde santu guztia etxean sartuta? Betiko gauzak : 7000 aldiz  ikusitako Pirritx eta Porrotx-en bideoa,    Heidiren  puzzlea, kilimak egitea, ezkutaketan,… Nolabait ere arratsaldea pasa  egin behar .

 

 

Lagunok:  negu arratsaldeetako plan hau ezaguna egiten al zaizue? Bai ezta? Aurtengo kurtsoa hasi bitartean horrelakoak izaten ziren  neskatoa eta  bion planak, baina  gauzak aldatzen hasi zaizkigu.

 

Urte batzuk dira hemen bizi garela,, eta  egia esan behar badut, bertan integratzen seme alabei  esker ari gara. Neskatoa auzoan lagunak egiten hasi da eta batipat horri esker gu ere gure harremanak zabalduz joan gara azken urte honetan.

 

Gainera, konturatu gara auzoak eskaintzen dizkigun zerbitzuetaz, eta gaur bereziki, dugun eguraldi nazkante honek Txoko-Txikiri buruzko gogoeta ekarri dit.

 

Amarozko Auzo Elkarteak   lokal zabal  bat utzi du  auzoko haurren eta beraien gurasoen esku . Bertan jostailu, liburu, ipuin , diska etb ditugu jolaserako eta gainera lokala oso zabala  denez beste hainbat aktibitate egiteko lekua dugu: meriendak, jokoak, antzerkia...

 

Gainera, eskola egutegiko oporren aurretik gurasoek  meriendatxo bat antolatzen dugu  hainbat ekintzekin : inauterietako mozorroa prestatzea ,  udaberrian lore bilketa koilareak egiteko, udako oporren aurretik egunpasa bazkari eta guzti...

 

 

FUNTZIONAMENDUA: OSO ERREZA

·        Kostua: DOHAIN

·        Erabilera: ASTELEHENETIK LARUNBATERA GOIZ ETA ARRATSALDE   ETA IGANDE GOIZETAN.

·        Baldintza: HAURRAK BAZKIDE BEZALA IZEN EMATEA.

·        Betebeharra: EGUTEGIAREN ARABERA TOKATZEN DENEAN LOKALA GARBITZEA.

 

Pena da benetan auzoak  horrelako  aukera  eskeini eta ez aprobetxatzea.  Gutxienez etorri lasai eta probatu!!

 

 

<< Volver a Sumario de Noticias