Amaroz Auzo Elkartea
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio Gizartean
Home >"Txoko Txiki" - (urtarrila - 2006) Login
"Txoko Txiki" - (urtarrila - 2006)

OLENTZERO PATATA

 

 

Eguberriak zirela eta, etxeko buzoian horrelako ohartxo bat utzi ziguten.

 

 

Eguberriak direla eta, abenduaren 23an

gure lekutxoa apaintzeko.

Horretarako arropa zaharra eta patata

handi bat eman.

 

 

       Patata handi bat, zertarako ba? Patata handia bi zatitan egin, bat txikia eta bestea handiagoa. Haurrek  tenperaz margotu, paperezko zapia eta plastilinazko pipa jarri ondoren, patatak Olentzero bihurtu ziren.

Komeriak izan ziren bakoitzak egindako zapi, txapelei izena jarri eta ondo gordetzen: hau Anena, bestea Asier Markezena, beste hau Ikerrena, bestea Joanesena, Unaiena, Amalena, Imanolena, Izarorena, Enarana eta Asier Gorostidirena.

 

       Lehortzen ziren bitartean paperezko Olentzero eta Errege erraldoiak margota zituzten, hauek paretetan itsatsi eta listo, dena apainduta.

 

       Putz egin genuen baina OLENTZERO PATATA  ez ziren behar bezala lehortu. Hala ere nola edo hala etxera eraman behar etxeetara. Olentzero pozik eta ikusi egin behar zein pozik joan ziren haurrak OLENTZERO PATATA eskuetan zutela.

 

 

      

              Atzo, batek esan zidan OLENTZERO PATATAri ernamuinak mozten aritu zela. Datorren urtera arte iraungo ote du?

<< Albisteak Sumariora Itzuli