Amaroz Auzo Elkartea
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio Gizartean
Home > Aurkezpena >Helburuak Login
Helburuak

HELBURUAK

 

 

Pertsona guztiok talde baten beharra dugu gure artean hartuemanak izateko, elkarrekin bizitzeko eta komunikatzeko.

Auzo elkarteek behar hauek asetzen dituzte, talde osoari eragiten dizkioten arazo eta kezkei konponbideak bilatuz, eta aldi berean bertako kideen harremanak erraztuz. Halaber, bizilagunak jarrera sortzaile, kritiko eta solidarioekin komunitatean gizarteratzeko tresna da.

 

Gure elkarteak borondatezko lana, integrazioa eta elkarbizitza bultzatzen ditu, eta balore hauek bizilagun bakoitzaren garapenean era onean eragiten dute.

 

Hori guztia dela eta, Amaroz Auzo Elkarteak helburu hauek ditu:

 

-         Bizilagunek eskatutako edozein aktibitate soziokultural bultzatu eta sustatu.

-         Guztioi dagozkigun arazoez jabe daitezen eta hauek konpontzeko hartu beharreko neurrietan parte har dezaten bermatu.

-         Auzoko bizilagunen artean harremanak, komunikazioa eta elkarbizitza bermatu.

-         Auzoko bizilagun eta Udaletxearen arteko lotura izan arazoak bideratuz eta hobekuntza proiektuak garatuz.

-         Gure herriko biztanle bezala, dagozkigun esparruetan partehartze aktibo eta arduratsua bideratuko dituen moduak ezarri.

 

 

Laburbilduz, Amaroz-Usabal auzoetako bizilagunak komunitate bizi eta dinamikoak izatea nahi dugu eta ez lo egiteko soilik erabiltzen diren