Amaroz Auzo Elkartea
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio Gizartean
Home > Aurkezpena >Nortzuk gara Login
Nortzuk gara

NORTZUK GARA?

 

 

AMAROZ-USABAL

 

 

 

 

Amaroz-Usabal auzoak Tolosako kanpoaldean dauden 550 familiaz osatutako komunitate bat da,1600 biztanle ditu, hau da, udalerriaren %9a gutxi gora behera.

Zerbitzuei dagokionez, ostalaritzako lau establezimendu daude, bi okindegi, bi harategi, bi ileapaindegi, botika bat, masaje zentro bat, frutategi bat, jantzidenda bat eta elektrogailu eta altzari denda bat. Bestalde, Yurreko Ama Birjinaren Parrokia eta Osakidetzaren Osasun zentro bat dauzka.

Auzoa antolatzeko eta dinamizatzeko Amarozko Auzo Elkartea dugu eta bertan auzoko familien %60ak izena emana dute.

Zuzendaritza Batzordeaz gain, Elkarteak baditu lan batzorde desberdinak: hirigintza, festak, sozio-kulturala,....

Elkartearen barnean, baina beren Estatutu eta Zuzendaritza Batzordeekin ditugu auzoko aiton-amonak Beti-Gazteak elkartean eta kirolariak AmarozK.Ean.

 

 

Beti-Gazteak: Elkartearen lokaletan du bere egoitza eta bertan biltzen dira eta antolatzen dituzte aunitz ekintza urtean zehar, bai auzoko jubilatu eta pentsionistentzat, nola auzoko edozein bizilagunentzat. Ez da beraz aiton-amonen gune bat, edozein adin eta egoerako pertsonak harremanetan jartzeko gune bat baizik.

 

 

Amaroz K.E: Talde hau izan da hasieratik bi auzoetan kirola bultzatu duena. Urte askotan kategoria desberdinetako(infantilak, kadeteak eta jubenilak) futbol taldeak izan ditu, baina gaur egun gazteek kirol aukera zabalagoak dituztelako eta erakundeek gazteen kirola ikastetxeetatik bideratu nahi dutelako, talde gutxiagorekin ari da lanean.

 

 

 

Amaroz Auzo Elkartetik kanpo, baina hauekin koordinaturik, eta hauek ere auzoaren bizi-kalitatea hobetzeko lanean, auzo osoa , bazkide izan ala ez, ordezkatzen duen Administratzaileen Batzordea dugu.