|
Nortzuk garen
Gure elkartea, IGE Zubiletakoak, Getxoko Zubileta eskola publikoko ikasleen gurasoen elkartea da. Elkarteko kide izateko, bi baldintza dago: kide izan nahi izatea eta dagokion kuota ordaintzea; 2005‑2006 ikasturteko kuota 10eurokoa da familia bakoitzeko. Gure elkarteak berezko nortasun juridikoa du, ez du irabazi‑asmorik eta ez dauka inongo loturarik instituzioekin, alderdi politikoekin, enpresekin edo bestelako erakundeekin. Elkarteak Batzar Orokorra eta Zuzendaritza ditu organotzat. Gure IGE, udal‑mailan, Getxoko FAMPAn federatuta dago; eta lurralde‑mailan BIGEn (eta hau EHIGEn).
Gure helburu nagusia hauxe da: gure seme‑alaben prestakuntza akademikoa eta giza‑heziketa hobetzen laguntzea, betiere irakasleekin elkarlan estuan. Izan ere, ondo baino hobeto dakigu zein garrantzitsua den batera jardutea eginkizun orientatzaile eta hezitzailea guztiz eraginkorra izan dadin.
Elkartearen Zuzendaritza Batzordea 2005eko ekainean hautatu zuen Batzar Orokorrak, eta hauek dira bere kideak:
Presidentea: Ana Puente
Presidenteordea: José Luis Aranguiz
Diruzaina: Rosa González
Idazkaria: Edorta España
Batzordekideak:
Amaia Arancibia
Alicia Cortázar
Bego García
Karmele Gómez
Antonia Hernández
Andrés Lizarazu
Luis Angel Martínez
Elena Morcillo
Inma Pellón
Mª Mar Serrano
Itziar Villamonte
Non gauden
Elkarteak eskolan bertan du egoitza, hau da, Getxoko Izaro z/g‑n. Nahi duen guztia etor daiteke geurera, arratsaldeko 4etatik aurrera, eskola‑jarduerak amaitzen direnean. Gainera, badira beste modu batzuk ere gurekin harremanetan jartzeko:
- gure txokoko atearen ondoko postontzian mezua utziz.
- telefonoz deituz (94.430.04.62)
- web honen bitartez (zubiletakoak@kzgunea.net)
|