|
Helburuak
Hona hemen gure elkartearen eginkizunak:
- Gurasoak orientatu eta laguntzea gure seme‑alaben edo tutoretzapekoen hezkuntzaren inguruko gaietan.
- Ikastetxearen hezkuntza‑jardueretan lankidetza eskaintzea.
- Ikasleen gurasoek elkartean eta ikastetxearen kudeaketan parte har dezaten sustatzea.
- Gure eskolako kide guztientzat, baina batez ere gure seme‑alabentzat onuragarri diren prestakuntza‑jarduerak antolatzea edo sustatzea, jarduerok osagarriak zein eskolaz kanpokoak izanik.
- Guraso eta irakasleen ahaleginak bultzatu, zuzendu eta bateratzea gure seme‑alaben heziketa integrala lortzeko; izan ere, denok ondo‑ondo dakigu zein beharrezkoa den batera jardutea eginkizun orientatzaile eta hezitzailea eraginkorragoa izan dadin.
Zein dira gure eskumenak?
· Ikastetxeko guraso eta irakasleen arteko elkarlana sustatzea, ikastetxeak hobe jardun dezan.
- Eskola Kontseiluari proposamenak helaraztea ikastetxeko hezkuntza‑proiektua lantzeko.
- Ikastetxearekin berarekin zerikusia duten eta bidezkotzat jotzen diren alderdien berri ematea Eskola Kontseiluari.
- Gurasoen elkartearen beraren ekimenez edo Eskola Kontseiluak eskatuta, proposamenak helaraztea Eskola Kontseiluari.
- Jarduera osagarriak egin daitezen bultzatzea.
- Gure jardueren berri ematea.
- Beste guraso‑elkarteekin koordinatzea.
Horretarako, hauexek dira gure zerbitzuak:
· Gurasoek ikastetxearekin izan ditzaketen arazo, proposamen, iradokizun edo eskariei arreta eskaintzen diegu, gaia behar den lekura bideratuz.
- Eskola Kontseiluaren hauteskundeetan gurasoen parte‑hartzea sustatzen dugu.
- Gurasoen inplikazioa bultzatzen dugu elkartearen batzarretan eta antolatzen diren jardueretan.
- Gure seme‑alaben heziketa integrala sustatzen duten eskolaz kanpoko hainbat ekintza antolatzen dugu.
- Gurasoentzako hainbat hitzaldi, ikastaro edo bestelako jarduerak antolatzen ditugu.
- Laguntza ematen dugu ikasleen prestakuntzaren garapena hobetzen duten material eta baliabideak erosteko.
- Ikastetxeak proposatutako jarduera osagarrietan laguntza ematen dugu.
- Harremanak ditugu gure antzeko beste elkarte batzuekin, eta haiekin elkarlanean jarduten dugu.
- Aldian‑aldian, eskolan egiten diren jarduera eta proiektuen berri ematen diegu bazkideei, eta, oro har, ikastetxearekin zerikusia duen guztia ezagutarazten diegu.
- Ikasturte amaierako kanpalekua eta jaia antolatzen ditugu.
- Urtean behin, Zubiletin aldizkaria argitaratzen dugu.
Non daukagu ordezkaritza?
- Ikastetxeko Eskola Kontseiluan, bera baita ikastetxeko hezkuntza‑komunitatearen estamentuek (irakasleek, gurasoek eta irakasle ez diren langileek) parte hartzeko eta ordezkatuak izateko organoa. Gure elkarteak 15 ordezkari ditu Kontseiluan.
- Eskola Kontseiluko batzordeetan.
- Getxoko Eskola Publikoetako Haur eta Lehen Hezkuntzako Gurasoen Elkarteen Federazioan.
- Bizkaiko ikastetxe publikoetako ikasleen gurasoen elkarteen federazioan (BIGEn), eta hori Euskal Herrikoan (EHIGEn).
|