Orri Nagusira Bueltatu (Home)
Zumarte Usurbilgo Musika Eskola
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Albisteak
  Albisteak Sumariora itzuli

2005-2006 IKASTURTEARAKO MATRIKULAKETA

 

Udako oporrak bukatu dira eta dagoeneko eta urtero bezala, ZUMARTE MUSIKA ESKOLAko matrikulaketaren berri emateko ordua iritsi zaigu.

 

Matrikula egiteko, lehenengo, nahi edo behar dezuen informazioa jaso.

KUTXA ko 2101 0069 18 0011500543 kontu zenbakian ordainketa egin (ikaslearen izena erreferentzi bezala ipiniaz) eta ordainagiria jaso.

- Zenbateko ordainketa egin:

  • Musika Txokoa (4-5-6-7 urte): 70€
  • Musika Mintzaira: 98€
  • Instrumentua: 98€ (Panderoa: 50€)
  • Musika Mintzaira eta Instrumentua: 196€
  • Informatika musikala: 70€
  • Abesbatza bakarrik egin nahi duenak: 68€

Ordainagiria, zuen kontu korronteko zenbakia (20 digituekin) eta argazki bat (ikasle berriak bakarrik) Zumarten entregatu eta inpresoak sinatu.

Horrez gain, dakizuen bezala, instrumentuko ikasleak hilero 15€ko kuota ordaindu beharko dute.

 

Matrikulaketarako ordutegi egunak

  • Irailak 5etik 8 bitartera. Egunero arratsaldez 17:00tatik 20:00tara, eta astelehen eta asteazkenean (Irailak 5 eta 7an) goizez 10:00tatik 12:30tara.

*OHARRAK:

  • Instrumentua ikasten hasten direnen artean, Tronboia, Saxofoia, Tronpeta edo Bibolina, nahi izanez gero, Zumartek urtebetez instrumentua utziko die.
  • Aurten ere helduen taldea osatu nahi genuke, beraz gurasoak ere animatu zaitezte musika ikastera!!!