Orri Nagusira Bueltatu (Home)
Zumarte Usurbilgo Musika Eskola
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Albisteak
  Albisteak Sumariora itzuli

I. PIANO JAIALDIA

 

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, I. piano jaialdia antolatu du.

 

Otsailak 11an Andoaingo Bastero Kulturgunean ospatuko da ekitaldia eta 12-16 urte bitarteko pianistei zuzenduta dago.

Lau modalitate egongo dira: Piano bakarlariak, A eta B mailan eta Pianoa lau eskuetara, A eta B mailan ere. 

Jaialdia, kulturguneko bi aretoetan izango da aldi berean; Auditorioan eta Ekitaldi Aretoan. Goizeko 9:30etan hasita, egun guztian zehar egongo dira pianistak beraien obrak aurkezten eta gainera, parte hartzaile guztiek, domina eta agiria jasoko dituzte.

 

Zumarte Musika Eskolatik, hamabi Pianista hartuko dute parte jaialdi honetan: Leire Zubigaray, Ane Aburruza, Ander Hernandez, Eneko Portu, Xuban Illarramendi, Miren Izeta, Vanessa Alzas, Ane De Miguel, Ainhoa Azpiroz, Thalia Cuellar, Maialen Iñarra eta Medea Cuellar. Animo asko guztiei !!!

Informazio gehiago izan nahi ezkero Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearekin harremanetan jarri.