|
Ostirala 26an, Mungiako Musika Eskolako ikasleak, Zumarte Musika Eskolako ikasleekin batera, kontzertua eskainiko dute. Bertan bi musika eskoletan ikasten diren instrumentuekin gozatzeko aukera izango dugu.
Maiatzak 27 larunbatean bi ekitaldi izango ditugu. Alde batetik Porto Do Son (Galizia) herritik etorritako dantza taldea beraien dantzak eskainiko dizkigute, eta beste batetik BTK batuka taldea bere ekitaldia eskainiko dute Usurbilgo kaleetatik.
II. Soinurbil Musika astea bukatzeko, Maiatzak 28an Debako Musika Banda izango dugu gure artean. Lehendabizi kalejira egingo dute, eta gero, kontzertua frontoian.
Kontzertu guzti hauek doanik izango dira.
Antolatzaileak: Zumarte Usurbilgo Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Udarregi Ikastola, Salbatore Eliza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.
*Kontzertuen lekua eta ordutegia Agendan aurkituko dituzue.
|