Orri Nagusira Bueltatu (Home)
Zumarte Usurbilgo Musika Eskola
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Albisteak
  Albisteak Sumariora itzuli

ISLANDIATIK BERRIAK 1

Gure bidaiaren berri jakiteko, barrua sartu !!!

 

Islandiako Egunerokoaren argazkiak ikusteko, klik hemen

 

Igandea 11: A ze eguna!!!! 6tan Usurbiletik atera gara eta gaueko 23:30tan (Usurbilgo 1:30tan) iristsi gara Islandiara. Oso bidai polita izan da. London guztia esagutu dugu; Hide Parken dantza egin, Big Ben bisitatu... Kópavoguren hotz pixkat egiten du baino oso polita da. 

Astelehena 12: Goiz osoan atsendena hartu dugu. Bazkaldu eta gero erosketa batzuk egin ditugu eta afaldu ostean aurkezpen ekitaldira joan gara. Ekitaldi oso dibertigarria izan da eta bertan abesbatza guztiak abestu dugu.

Asteartea 13: Gaur tallerrekin hasi gara. Kanadako emakume batek zuzentzen du taillerra eta itsasoz beste aldeko kantak landuko ditugu. Gaueko kontzertua oso ondo egon da. 

Asteazkena 14: Gaur gure egun  garrantzitsuena zelakoan etorri gara eta hola izan da. Gure kontzertu eguna izan da. Kontzertu oso ona eman dugu, jendea txaloko hasi da eta denak zoriondu gaituzte. Gero Triki eta Txistu soinuekin erromeri Isladiarra egin dugu eta guztiak dantzan jarri ditugu. 

Osteguna 15: Gaur irtenaldia izan dugu. Blue Lagoonera joan gara. Laku honetan ura 39 gradoetara dago eta saunak, hidromasajeak... daude. Gero afaldu ondoren diskofesta izan dugu. Abesbatza guztiak joan gara eta dantzan ibili gera gaueko 11 arte, hau parranda!!!! 

Ostirala 16: Gaur egun osoa taillerrean pasa dugu. Kópavogureko udalak afari bat eskeini digu eta afaldu eta gero 3. taillerraren kontzertua ikustera joan gara.

Larunbata 17: Gaur Estibalitzen urtebetetze eguna da, ZORIONAK!!! Goizeko taillerren ondoren, arratsaldean Geyserrak, kaskada bat eta Bolcan bateko Kraterra ikusi ditugu, noski!!! kontzertu nagusiaren ondoren!!!.

 

 

Ze eguraldia egingo du gaur Islandian?

Reykjavikeko WebCam-a ikusi

Isafjordureko WebCam-a ikusi