|
20 urte hauetan, hainbat musika eskolarekin elkartrukaketak egin eta gero (Andoain, Lasarte, Elgoibar, Elizondo…), aurten Mutrikuko Udal Musika Eskolarekin egingo ditugu.
Lehenengo, Maiatzak 10an, Mutrikura joango gara. Bertan Usurbilgo Trikitilariak, Talde Instrumental txikia, Zumarte Txiki-Orereta Txiki eta Zumarte-Orereta abesbatzak parte hartuko dugu.
Hurrengo kontzertua, eta I. "Soinurbil" Aste Musikalaren barruan, Mutrikuarrak izango ditugu gure artean. Kontzertua, Maiatzak 24an arratsaldeko 19:00tan izango da, Usurbilgo Udarregi Ikastolan. Bertan, Mutrikuko Banda txikia, Madalen Txiki abesbatza, Folk taldea eta Dixie taldea parte hartuko dute.
|