|
Zumarte Musika Eskolatik hiru talde joango gara: Triki-Txistu taldea, Orkestra txikia eta Gitarra taldea.
Triki-Txistu taldea goizeko 10:45tan, Nafarrroa Plazan egingo du bere emanaldia. Gitarra taldea 11:15tan Nafarroa Plazan ere, joko du eta Orkestra berriz, Aita Agirre Plazan goizeko 10:30tan izango du bere emanaldia.
Egunari bukaera emateko, 18:30etatik 20:30ra bitarte Gozategi anaiak-en aktuazioa egongo da.
Elgoibarko sarreran planoak egongo dira, eta bertan talde bakoitzak joko duen gunera joateko modua jakiteko era izango dugu, dena den herrian zehar hiru informazio guneak egongo dira eta bertan eguneko egitaraua, eszenatokiak, janlekuak eta abarri buruzko informazioa emango da. Beraz, animatu!!!
|