Urtero bezala kontzertu desberdinak antolatu ditugu Santa Zeziliaren (musikarien zaindaria) omenez.
Azaroak 22an Santa Zezilia eguna ospatzen dugu eta horretarako, astean zehar kontzertu desberdin antolatu ditugu.
Azaroak 20 Igandea, Txistulariak ibiliko dira Usurbilgo kaleak girotzen. Goizeko 11etan hasi eta eguerdi-arte ibiliko dira kalejiraz.
Azaroak 22an Asteartea, musika eskolako talde desberdinak, emanaldia eskainiko dute.Txistu taldea, Zumarte txiki-Orereta txiki, Zumarte-Orereta eta Zumarte gazte-Oinarri abesbatzak, Alboka taldea, Trikitixa taldea, Pianistak, Gitarristak … ikusteko aukera izango dugu.
Kontzertua, Sutegi kultur etxean arratsaldeko 19:00tan izango da eta sarrera doan !!!