ZUMARTE ABESBATZA
Abesbatza hau ZUMARTE USURBILGO MUSIKA ESKOLAN sortu eta dago gaur egun ere.
Musika eskolan abesten ikasi nahi duen guztiak aukera izateko, musika mintzaira ikasten duten ikasle guztiei ikasketa osatuago bat eman eta Usurbilen eta beste herrietan kantuan aritzeko zaletasuna bultzatzeko helburuarekin sortu zen.
Abesbatzan edonork parte hartu dezake, hiru abesbatza daudenez aukera dago edozein adinetako haur edo gazteak bertan parte hartzeko.
Zumarte Abesbatza "Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea"eta "Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteko" kide da.
Historia
1991.urtean Boni Iparragirrek, Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako Abesbatzaren zuzentzeari ekin zion eta lehen kontzertuak ematen hasi ziren.
1993.urtean, Imanol Elizasuk zuzendaritza hartu zuen.
1994.urtean Errenteriako gabon lehiaketan 2.saria lortu zuen.
1995 urtean Lezoko musika astean eta 1996/97 eta 1999 urtean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Gabon Kantuz zikloan parte hartu zuen.
1998. urtean Zumarragako Antigua Lehiaketan parte hartu zuen.
2000.urtean Elizondoko musika astean eta Kataluniako Banyolas eta San Cugaten kontzertuak eskeini zuen.
2001.urtean Gasteizen, Urdiñarbe (Zuberoa) eta Elgoibarren.
2002.urtean Errenteria eta Donostian musika ziklo ezberdinetan.
2003.urtean Lezo, Usurbil, Errenterian, Pasaian, Gazteizen, Guadalajaran, Marchamalon (Guadalajara) eta Alcalá de Henaresen (Madril) kontzertu ezberdinak eskaini zuten. Errenteriako gabon lehiaketan, Orereta abezbatzarekin batera, 1go saria lortu zuen.
2004. urtean Andoainen, Kópavogur (Islandia), Pasai San Pedron, Schondorf (Alemania), Donostiako Gospel musikaldian, Errenterian eta Usurbilen kontzertuak eskeini zuen. Eta aurten ere Errenteriako gabon abestien sariketan 1go saria lortu zuen.
2005.urtean Mutrikun, Errenterian eta Usurbilen kontzertuak eskeini ditu eta Cantònigroseko Musika Jailadi Internazionalean (Kataluinia), haur abesbatzen mailan, hirugarren postua eskuratu zuen. Errenteriako gabon lehiaketan, Orereta abezbatzarekin batera, urrezko saria lortu zuen.
2006.urtean, Amaia Aldalur zuzendaritza hartu du.