Orri Nagusira Bueltatu (Home)
Zumarte Usurbilgo Musika Eskola
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Aurkezpena
  Konposaketa
  Historia
  Helburuak
  Non gaude
  Nortzuk gara
  Funtzionamendu arauak
Funtzionamendu arauak

TALDE PEDAGOGIKOARENA

- Irakaslego guztia talde pedagogiko baten menpe egongo da eta beraiek ezarritako bilera eta lanak egingo dituzte ikasturtean zehar.

- Ikasturte bakoitzeko programazioa, helburuak, edukiak, erabili beharreko metodologia eta ebaluaketak landuko ditu.

- Gida Batzordeari irakaslego eta ikaslegoaren beharrak azaldu beharko dizkio.

- Urtean zehar Musika Eskolak aurrera eramango dituen kontzertu eta aktibitateak aztertu eta landu beharko ditu.

- Musika Eskolarekin eta berak dituen helburuekin lotuta dauden ikerketa, azterketa eta informazio guztiak landu beharko ditu.

 

   IKASLEENA

- Behar bezala matrikulatuta egotea derrigorrezkoa da Musika Eskolan sartuta egoteko.

- Gutxienezko adina 4 urtetakoa izango da.

- Irakaslegoa eta zuzendaritzaren eskutan geratzen da ikasle bakoitzaren maila zein den erabakitzea.

- Era berean, irakaslegoak zuzendaritzarekin batera erabakiko du ikasturte amaieran zein ikasle den gai hurrengo mailara pasatzeko.

- Probetxua edo portaera ona ez bada, irakaslego eta zuzendaritzaren esku geratuko da ikaslearen jarraipena.

- Ikasle guztiei Musika Eskolak antolatutako ekintzetan parte hartzera gomendatu eta eskatuko zaie.

- Eskolako instrumenturen bat duten ikasleak urtebeteko epea izango dute erabili ahal izateko, denbora hau pasa ondoren Musika Eskolak instrumentu hau behar badu ikaslea instrumentua bueltatzera behartuta dago.