Gaudeamus korala
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Aurkezpena >Historia
Aurkezpena
Historia
Non gaude
Funtzionamendu arauak
Konposaketa
Helburuak
Nortzuk gara
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki albuma
Dokumentuak
Elkarte erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan jarri
Iradokizunak
Parte hartu










Historia

1997ko martxoa.- Zumarragako 1. " Antigua Abesbatza" Musika Lehiaketako lehenengo saria lortu zuen.

1997ko apirila.- Donostiako Orfeoiarekin, Bilboko Koral Elkartearekin eta Andra Mari Koralarekin batera, Gernikako Bonbardaketaren 60.urtemugako oroipen kontzertuan parte hartu zuen, Pablo Solozabalen "Gernika" kantata estreinatuz.

1997ko maiatza.- B. Britten-en "El Diluvio de Noé" haur opera estreinatu zuen.

1997ko abendua.- Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak, urtean zehar egindako lana eskertzeko, "Bilboko 1.Gabon Kanta Lehiaketa" saria irabazi zuen gabon kantaren antzezpena eman zioten. Irabazlea J.L.Franzesena musikagilearen obra izan zen, "Eguberri" izena dauka. Obra horren antzezpena Barakaldo Antzokian egin zen.

1998ko apirila.- Neerpelt-eko (Belgikako) Ahots Gazteentzako Nazioarteko 46. Lehiaketan parte hartu zuen, eta Lehen Saria irabazi zuen.

1998ko uztaila.- Kary Pollaneren Musika Garaikideko Lehiaketan parte hartu zuen, eta bertan Kataluniako telebistarako kontzertua irabazi zuen.

1998ko abendua.- Gernika-Lumoko Andra Mari elizan egin zen "Gernikako Gabonak" gabonetako kontzertua antolatu zuen eta parte hartu zuen.

1999ko apirila.- Gernikako Bonbardaketaren 62. urtemugako oroipen kontzertuan parte hartu zuen.

1999ko apirila.- Cantnonigros-ko (Bartzelonako) Musika Koraleko Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen eta laugarren postuan geratu zen.

1999ko urria.- Tolosako Nazioarteko Abesbatz Lehiaketan parte hartu zuen, eta sailkapenean laugarren postua lortu zuen. Epaimahaiak eta prentsa espezializatuak kritika oso onak egin zizkioten. Aipatutako azken lehiaketan, ordura arteko lehiaketaren historiako haur kategoriako mailarik altuena izan zelarik.

1999ko abendua.- Gernika-Lumoko Andra Mari elizan egin zen " Gabon Baketsuak" izeneko gabonetako kontzertua antolatu eta bertan parte hartu zuen.

2000ko martxoa.- Zumarragako " Antigua Abesbatzak" IV. Nazioarteko Musika Lehiaketa irabazi zuen.

2000ko martxoa.- Torreviejako Nazioarteko Habanera Lehiaketa irabazi zuen (Alicanten). Kritika ezin hobea jaso zuen bai epaimahaiaren aldetik eta baita kantarazitako obraren egilearen aldetik, Francisco Grau Jaunaren aldetik, Banda Real Españolako zuzendaria.

2000ko apirila.- Gernika-Lumoko Udalak eskatuta, Gernikako Bonbardaketaren 63. urtemugako oroipen ekintzetan parte hartu zuen.

2000ko maiatza.- ARRIGORRIAGA ABESLARI II. Abesbatz Lehiaketan parte hartu zuen eta Ahots Berdinen Lehenengo Saria irabazi zuen.

2000ko uztaila.- Linzeko I. Koralen Munduko Olinpiadan parte hartu zuen (Austrian). Olinpiada horretan, mundu osoko 350 koralek hartzen dute parte, lehiatu ahal den 28 modalitateetan. Gaudeamus koralak, Euskadiko ordezkari bezala Ahots Berdineko Koral Gazteen Polifonia eta Folklorea modalitateetan parte hartu zuen. Zilarrezko domina lortu eta Munduko Seigarren postuan sailkatu zen modalitate bietan.

Abendua.- Portugaleteko udaleko kultura zinegotzigoak antolatutako Haur eta Gazteen Koralen Nazioarteko Astean parte hartu zuen.

2000ko abendua.- Gabonetako "Gure Arbasoen Gabonak" kontzertua antolatu eta bertan parte hartu zuen, Gernika-Lumoko Andra Mari Elizan.

2000ko abendua.- "El Correo Español Pueblo Vasco"ko Kultura Sailak, urtero Indautxuko Karmen elizan antolatzen duen Gabonetako Kontzertua abesteko eskatu zion. Arrakasta handia izan zuen eta prentsa espezializatuaren eskutik kritika bikaina jaso zuen.

2001ko otsaila.- Bartzelonako "Coro Palau de la Musica"k gonbidatu zuen elkarrekin Rabal-eko haurren aldeko kontzertua abesteko, eta beste kontzertu bat Montserrat-ko Basilikan.

2001eko apirilean.- Gernika-Lumoko Udalak eskatuta, Gernikako Bonbardaketaren 64. urteurreneko Willian Kelly-ren "Sua eta argia plazan: bakezaleen lekua" oroipen ekintzetan parte hartu zuen.

 2001eko maiatza.- Arrigorriaga Abeslari III Abesbatzen Lehiaketan publikoaren lehenengo saria irabazi zuen.

2001eko ekaina.- Leioako Musika Eskolan kontzertu pedagogikoa eskaini zuen, aipatutako musika eskolako zuzendariak gonbidatuta, Euskal Herriko Haur Abesbatzik hoberen gisa.

2001eko urria.- Basauriko Sozial Antzokian kontzertua, Basauriko Koral Elkarteak gonbidatuta Nazioarteko Musika Koralaren astean, Euskal Herriko Haur Abesbatzik hoberen gisa.

2001eko azaroa.- Castro Urdialesko (Cantabriako) Nazioarteko Musika Lehiaketan parte hartu zuen, lehiaketari hasiera emanaz. Euskal Herriko Haur Abesbatzik hoberen gisa gonbidatu zuten.

2001eko abendua.- "El Correo"ko kultura sailak antolatutako Gabonetako Kontzertua Indautxuko Karmengo elizan.

2001eko abendua.- Gernika-Lumoko Andra Mari elizan, euskaraz idatzitako lehenengo haurrentzako gabon ipuina, David Adurza musikagilearen obra, abestu zuen. Ipuin hori, abenduan, hilabete osoan, mundu osoko hainbat lekutan estreinatu zen lurralde bakoitzeko koralen bidez; Euskal Herrian Gaudeamus Koralak obra eszenaratuz egin zuen estreinaldia.

2002ko apirila.- Vila Nova de Gaia-ko Gazteentzako X.Nazioarteko Musika Lehiaketan parte hartu zuen.

2002ko apirila.- Gernika-Lumoko Udalak eskatuta, Gernikako Bonbardaketaren 65. urteurreneko oroipen ekintzetan parte hartu zuen.

2002ko abuztua.- Italian zehar ibilaldia egin zuen ondorengo kontzertuak eskainiz:

    • Batikanoko San Pedro Basilikan (Erroma) eguerdiko 12etan Igandeko Meza Nagusia

    • Florentziako Santa Croce Basilikan kontzertua

    • San Frantzisko Asiskoaren Basilikan meza nagusia eta kontzertua

2002ko azaroa.- Markinako Kultura Jardunaldietan parte hartu zuen, Mesedetako elizako kontzertuaren bidez jardunaldiak irekiz.

2002ko abendua.- RTVEko orkestrarekin batera, Madrilgo Nazio Entzunaretoan Gabonetako kontzertua grabatu zuen, eta abenduaren 25ean Estatu osoan eta gaztelaniaz hitz egiten den lurralde guztietan eman zuten.

2002ko abendua.- Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian "Divertimento a Piacere" musika obra estreinatu zuen.

2003ko apirila.- Gernika-Lumoko Udalak eskatuta, Gernikako Bonbardaketaren 66. urteurreneko oroipen ekintzetan parte hartu zuen.

2003ko maiatza.- Arrigorriagako Abesbatzen Astean parte hartu zuen, irekitze kontzertua emanaz.

2003ko maiatza.- Errenteriako Musikaste 2003an parte hartu zuen, Kantika Koralarekin eta Leioako Musika Eskolako Orkestrarekin batera, kontzertu sinfoniko korala abestuz.

2003ko urria.- Basauriko Musika Astean parte hartu zuen Kantika Koralarekin eta Leioako Musika Eskolako Orkestrarekin batera kontzertu sinfoniko korala abestuz.

2003ko urria.- IX. Abesbatzen Nazioarteko Zikloan, Nafarroako Abesbatza, Suezia eta Alemaniarekin batera parte hartu zuen.

2003ko azaroa.- Gernikako Lizeo Antzokian "El Planeta Todoalrevés" opera taularatu zuen.

2004ko apirila.- Gernika-Lumoko Udalak eskatuta, Gernikako Bonbardaketaren 67. urtemugako oroipen ekintzetan parte hartu zuen.

2004ko maiatza.- Hirugarren CDa grabatu zuen: "Munduko Abestiak"

2004ko uztaila.- Lumoko San Pedro elizan kontzertua, Bremengo III.Olinpiadako obren aurkezpena

2004ko abendua.- Abesbatzaren XV.urtemugako oroipen kontzertua

2004ko abendua.- Meñakako Musika Jardunaldietako kontzertua