|
"Goierri Urola garaiko Esperientzi Eskola Ikasleohien sozio-kultur elkartea, GUESKE" izenarekin eratu da irabazi-asmorik gabeko Elkarte hori, Eusko Legebiltzarrak legean jarritakoaren araberan.
Aipatu, Elkarte Lege horretan eta Estatutu hauetan xedatutakoak arautuko du sozietatea, eta Legearen aurka ez daudenetan, gobernu organoek baliotasunez hartutako akordioek, beti ere Araudi, Lege eta/edo Estatutuen aurkakoak ez direnean.
Goierri Urola garaiko Esperientzia eskolako ikasle ohiez osatuta dago, elkarte bat eraikitzeko beharra ikusi dute, eta honen bitartez, eskolan egindako proiektuak garatu eta betetzen jarraitzeko, hauek, gizartearentzako interesgarriak izan daitezkela ulertzeagatik.
Elkartearen beste helburuetako bat hau da; gizartean parte-hartze aktibo bat lortu, arlo interesgarrietan eta beraien ahotsa entzutea lortzea eta kontuan izatea ere, hau da, gizartean lan garrantzitsu bat lortzea.
|