|
75 kidek osatzen dute KOROSTI. D. T; horietatik 25 "helduen taldea" izenarekin ezagutzen dugun taldean daude. Gure kulturarekin konprometitutako gazteak dira eta prest daude euren denbora librea dantzari eskaintzeko: dantza zaharrak berreskuratu, edo koreografia berriak sortu, edo....Helburu bikoitza du taldeak, batetik publikoari gure dantzak eskaintzea eta, bestetik, gure dantzen berri ematea eta zabaltzea.
|