|
KOROSTI dantza taldeak 20 haur eta begirale bakarra zuen 1982an sortu zenean. Hurrengo urtean gora egin zuen haur-kopuruak eta bi begirale gehiagoaren bearra izan zuen taldeak.
Taldearen lehenengo urteetan haurrak ziren taldeko dantzari bakarrak eta, beraz, hemengo herri desberdinetan ospatzen diren Dantzari Txiki Egunetan bakarrik hartzen zuten parte. Baina 1990. urtez geroztik KOROSTI dantza taldeak "helduen" taldea ere badu (15 urtetik gorako dantzariak), hainbat haur-talde izateaz gain. Gaur egun 75 bazkide gara eta horietatik 25 "helduen" taldekoak dira.
|