|
Lekeitio Futbol Taldea, 1986.ean sortu zen, herriko lagun talde batek neguan ere futbolean aritzeko falta zegoela ikusirik. Aurrerago aipatutako arrazoian oinarriturik Lekeitio Klub-a sortu zen, batez ere futbol salan aritzeko.
Lekeitio Futbol Taldeak izan zuen lehenengo presidentea Zorion Zabala izan zen. Bost urte beranduago, 1990.ean, presidente aldaketa eman zen, Aitor Iturbe postu honen buru jarri zelarik. Hamaika urtez iraun zuen Iturbek, eta denbora horretan futbol salako talde bat egon zen federatuta Nazional B-ko lehen mailan.
1995.ean, Larrotegin arezko zelaia egin zen, eta urte beretik regionalean federatutako taldeak sortu ziren; 2.mailako regionalak, jubenilak, kadeteak eta infantilak.
Arezko kanpoan futbol partiduak hastean, berriz ere presidente lez Zorion Zabala aritu zen.
Urte batzuk geroago, 2001.eko ekainean, asanblea orokor bat egin zen, eta hemendik irten zen egungo direktiba.
|