|
Kutxa Txapelketaren 2005 urteko saiorako izena emateko epea ireki da.
Aurten ere Kutxak Xake txapelketa antolatu du Gipuzkoako gaztetxoentzat. Txapelketa honetan Gipuzkoako edozein ikastetxe edo elkarteko gaztetxok hartu dezake parte, beti ere 1989 eta 1994 bitartean jaioak. Horretarako gutxieneko lau eta gehienez hamar lehiakidez osaturiko taldea egin behar da.
Izena eman ahal izateko jo ezazu zure ikastetxe edo elkartera eta adierazi iezaiozu arduradunari zure asmoa. Bera arduratuko da guztiaz. Eta taldea osatu ezin badu, beti saia zintezke zerorri lagun batzuk aurkitzen.
Eta gogoratu izena emateko azken eguna apirilak 20a dela. Anima zaitez!!!
|