Ibarrako xake elkartea
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home >Ibarra-Tolosa Txapeldun-orde Gipuzkoako Xake Txapelketan
Aurkezpena
Funtzionamendu arauak
Konposaketa
Nortzuk gara
Helburuak
Non gaude
Historia
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki albuma
Dokumentuak
Elkarte erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan jarri
Iradokizunak
Parte hartu










Ibarra-Tolosa Txapeldun-orde Gipuzkoako Xake Txapelketan
Dagoeneko amaitu da Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketa eta Ibarrako Xake Elkartea eta Tolosako Xake Elkarteak elkarrekin Gorengoen mailan aurkezturiko taldea, txapeldun-orde gertatu da lehenengo postua lortu duen Zarautz-engandik puntu erdira.

Apirilak 16an jokatu zen Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketako azken ihardunaldia Gorengoen Mailan. Ibarra-Tolosa taldea, Ibarrako Xake Elkarteko eta Tolosako Xake Elkarteko jokalariek osatua, Zarautz-etik 1'5 puntura zegoen. Urrunegi aurrea hartzea espero izateko, kontutan harturik bazirela urte pare bat Zarautz-ek Euskal Ligara igo nahi zuela. Ibarra-Tolosa taldearen aurkaria Hondarribia-Marlaxka taldea zen. Hauek nahikoa zuten puntu erdiarekin jeitsiera postuetatik matematikoki salbu egoteko. Hori dela eta, partida lasaiak jokatu ziren. Inongo presiorik gabeak.

Eta hara hor ezustekoa... Lehenengo taula, Sabino Etxeberriak (Ibarra-Tolosa) parrak erdietsi zituen Goyo Uriarteren (Hondarribia-Marlaxka) aurka, baina beste hiru tauletan garaipena lortu zuten Ibarra-Tolosako jokalariek (Miguel Mari Baroja, Andrés Bustamante eta David Moreau). Honela, etxeko taldeak 3'5 puntu atera zituen.

Zarautzek ez zuen lan erraza. Andoaingo talde sendoaren aurka 2'5 puntu erdietsi behar zituen txapela lortzekotan. Baina ez zuten hutsik egin eta ezer jokoan ez zuen talde baten aurka behar zituen puntuak lortu zituen.

Honela, behin betiko sailkapenean, Zarautz da Txapeldun 27'5 punturekin, Ibarra-Tolosa gertatu delarik Txapeldun-orde 27 punturekin. Atzetik, Beasaingo Alfil "A" taldea dugu hirugarren postuan 24'5 punturekin. Jeitsiera postuetan berriz, Debako San Roke taldea (17'5 puntu; 11. postua) eta Baiona "A" (14 puntu; 12. postua) ditugu.

Sailkapen osoa eta emaitzak jakin nahi badituzu, sakatu hemen Gipuzkoako Xake Federazioko webgunera jotzeko.

[ Albisteak Sumariora Itzuli ]