Ibarrako xake elkartea
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Aurkezpena >Funtzionamendu arauak
Aurkezpena
Funtzionamendu arauak
Konposaketa
Nortzuk gara
Helburuak
Non gaude
Historia
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki albuma
Dokumentuak
Elkarte erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan jarri
Iradokizunak
Parte hartu










Funtzionamendu arauak

Ibarrako Xake Elkartea bazkideon kuota eta, batez ere, Ibarrako Udalak emandako dirulaguntzei esker dago bizirik.

Ibarrako Udalak Benito Izagirre kultur etxean eskaintzen digun lokalean dugu egoitza. Lokal hau ostegunetan irekitzen dugu arratsaldeko 18:30etatik aurrera, naiz eta bazkideok badugun eskubidea nahi dugun beste edozein unetan ere bertara sartzeko. Hori bai, beti ere kultur etxeko ordutegia errespetatuz.

Bazkideon eginbeharrak urteroko kuota ordaintzea eta elkarteak antolatzen dituen ekintzetan laguntzea da, bai parte hartuz edo baita antolaketan lagunduz ere.

Bestalde, bai Gipuzkoa mailan eta baita Gipuzkoatik kanpora ospatzen diren txapelketetan ere, bakarka edo elkarteak osatutako talde batekin parte hartzeko eskubidea irabazten da bazkide egitean. Eta txapelketa hoietarako prestatu nahi izanez gero, elkartean badago materiala eskuragarri: xake joko osoak, xake ordulariak, liburuak, aldizkariak...

Gainera, bazkide batek badu elkartearen martxan esku hartzeko eskubidea ospatzen diren urteroko batzarretan eritzia eta bozka emanez, adibidez.