|
Ibarrako Xake Elkartea irabazi asmorik gabeko kirol elkarte bat da. Ibarran dago kokatua eta bertako eta Tolosako hamar lagunek osatzen dugu.
Gipuzkoako ligan badugu Gorengoen mailan jokatzen duen talde bat. Txapelketa hau, Urtarrilean hasi eta Apirila bitartean jokatzen da, larunbatetan arratsaldeko lauretatik aurrera. Joko erritmoa Nazioarteko Xake Federakuntzak (FIDE) ezartzen duena izaten da.
Gainera, Gipuzkoa eta inguruko probintzietako herrietako festetan ospatzen diren txapelketetan parte hartzeko gonbidapena jaso ohi dugu. Txapelketa hauetan, gehienetan, bost minutuko partida azkarrak jokatzen dira eta, noski, hoietan ere parte hartzen dugu.
Gainera, Ibarra Herria Saria antolatzen dugu 2002 urtetik hona, gure parte-hartzea funtsezkotzat jotzen dugularik.
Baina taldekako txapelketetaz gain, banakakoetan ere parte hartzen du elkarteko jendeak. Hala nola, urtero ospatzen den Donostiako Nazioarteko Irekian, Groseko Nazioarteko Irekian, Euskadi eta Gipuzkoako txapelketetan, Tolosako partida azkarren txapelketan, Urdiña-Txikiko partida azkarren txapelketan, Aurrerako partida azkarren txapelketan, e.a.
|